02 Mai, 2016
MARIñO:Laura, Udane, Gorbea (Lara 67'), Lide, Erku, Uxue, Ane, Sara, Marina (Nekane 54'), Aneto, Ey.
ARDOI:Maria, Uxue (Ianire 45'), Sote, Henar, Marian, Valeria, Bea (Alicia 45'), Julia, Sara (Celia 70'), Miriam (Alazne 60'), Ane Azkona.
GOLAK:0-1: Ane Azkona (6’). 0-2: Alicia (71’). 1-2: Aneto (79’). 1-3: Celia (84’).
Ligaren amaieran behera egin du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Sei jardunaldi eman ditu irabazi gabe. Ondorioz, kinka larrian dago azken jardunaldiaren aurretik. Bi puntuko aldea du momentu honetan azken jaitsiera postuan dagoen Peñas Oscenses taldearekiko.
Permanentzia bermatzeko aukera izan zuten urdinek igandean Landetxan, Zizur Nagusiko Ardoiren kontrakoan. Baina talde nafarra sailkapeneko bosgarrena da, eta Irungo berdegunean ere nagusi izan zen. Seigarren minutuan sartu zuen lehen gola Ardoik. Lehen zatian abagune argiak sortzea lortu ez zuenez, oldarkor irten zen Mariño bigarren zatian.
Gola sartu beharrean, ordea, jaso egin zuten urdinek 71.minutuan. Ez zuten amorerik eman, eta markagailuko aldea murriztea lortu zuten zortzi minutu beranduago. Azken hamar minutuetan berdinketaren bila arriskatu behar izan zuten, eta hirugarren gola jaso zuten, 84.ean. Garaipenaren bila joan beharko du Mariñok Eibarrera azken jardunaldian. Armaginak salbu daude jada.
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...
Real Unionek bi jokalariei eskerrak eman dizkie denboraldi hauetan erakutsi duten profesionaltasunagatik
Real Unionek jakinarazi duenez, Antonio...
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...