AZKEN MINUTUAN BERDINKETA
Futbola

AZKEN MINUTUAN BERDINKETA

Real Unionek El Mantico futbol zelai mitikoan 1-1 berdindu zuen Aitor Aranzabek 89.minutuan gol bat erdietsi eta gero

Talde txuribletzak sailkapeneko bigarrena den Salamancaren aurka puntu baliagarria eskuratu zuen igandean. Lehen zatian zehar, Real Unionek presio gogorra ezarri zion Gaztela Lehoiko taldeari, baina baloiaren jabetza etxeko taldeak mantendu zuen. Gol aukerak bi taldeek izan zituzten, baina lehen zatia golik gabe amaitu zen. Albisterik adierazgarriena Yoel Solak jasandako lesioa izan zen. Real Unionen erdilaria medikuen laguntzaz irten behar izan zuen zelaitik eta bera ordezkatuz, Gorka Larrucea gernikarra irten zen berdegunera.

Bigarren zatian hasi eta gutxira ordea, talde txuribeltzak markagailuan aurreratzeko aukera pare bat izan zituen, horien artean, Jorge Galanek baloi bat zutoinera bidali zuen, baina markagailua bere horretan jarraitzen zuen, 0-0ekoarekin. 78.minutuan Salamancaren gola heldu zen Alex Serranoren bitartez, bazirudien gol honekin hiru puntuak Salamancan geratuko zirela, baina ez zen horrela izan. Partiduko azken minutuan Aitor Aranzabek Real Unionen elastikoarekin lehen gola eskuratu zuen eta bidenabar, 1-1ekoa.

Emaitza honen bitartez, Leongo Kulturalaren aurka berdindu eta gero, denboraldiko bigarren puntua eskuratu du Real Unionek. Hiru norgehaigoka zail izan ditu aurretik eta bi puntu besterik ez ditu erdietsi, beraz datorren igandean Stadium Galen hiru puntuak lortzea garrantzitsuak izango dira taldeari lasaitasun puntu bat emateko. Aurkaria, Tudelano izango da arratsaldeko 18:00tan. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika