Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko
Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...
18 Mar, 2018 bidasoa, galdu, cangas, morrazo, eskubaloia
CANGAS: Moyano, Simes (1), Chapela (4), Cerqueira (1), Cancio, Gavidia, Suso Soliño. Hermones, Vujovic (1), Muratovic (3), Potic (3), Menduiña, Ángel Rodríguez, Rubén Soliño (1), David Iglesias (4), Castro.
BIDASOA: Ledo, Cavero (3), Salinas (2), Lancina (2), Iker Serrano (2), Leo Renaud (2), Vázquez. Rangel, Beltza, Nonó (1), Aldaba (2), Azkue (4), Kauldi (1), Popovic (1), Mikel Redondo.
MARKAGAILUA: 1-1, 2-3, 4-5, 5-5, 8-7, 9-7 (atsedenaldia); 13-9, 15-12, 16-12, 18-14, 21-16, 24-20.
Bost jardunaldi daramatza Bidasoak irabazi gabe. Baina bost hilabete zeramatzan Cangasek bi puntuak bildu gabe. Hala ere, nagusi izan zen irundarren kontrakoan, larunbatean O Gatañal pabiloian. Jasotako golen kopurua murriztu zuen Jacobo Cuétararen taldeak, aurreko jardunaldiekiko. Erasoan, berriz, maila kaskarra eman zuen. Huts egiteak orokorrak izan ziren, bi taldeen partetik.
Lehen minutuetan Bidasoak abantailak eduki bazituen ere, atsedenaldirako abantaila hartu zuen Cangasek (9-7). Hortik aurrera, galiziarrek kontrolpean eduki zuten norgehiagoka. Arerioari benetako estualdia eragiteko gai ere ez zen izan Bidasoa. Sei puntuko abantaila du Bidasoak jaitsiera postuekiko, baina zortzi neurketa geratzen dira oraindik. Azken jardunaldietako maila hobetu beharko du Artalekuko taldeak behin-betiko lasaitasuna emango dion garaipen parea lortzeko.
Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko
Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...
Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean
Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...
Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak
Bidasoak ezin izan...
Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...
Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...
Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek
Euskadiko Jubenil...