03 Aza, 2017
Ligako hirugarren garaipena bildu zuen larunbatean Hondarribia Ikasbasketek, Campus Prometeri 60-61 irabazita, Logroñon. Neurketa estua izan zen, eta azken segundoetan gailendu ziren berdeak. Lehen laurdena puntu bakarreko desabantailarekin amaitu zuen Hondarribiak, defentsako lanari esker. Hurrengo bietan, ordea, erasoan eraginkor aritu zen etxeko taldea, eta zortziko errenta lortu zuen, azken hamar minutuei ekin aurretik.
Azken laurdenean mailarik onen berreskuratu zuen Hondarribiak, aldea gero eta gehiago murriztuz. Bederatzi segundo falta zirela, puntu bateko desabantailarekin, Jennifer Zelaietak kantxa zeharkatu zuen, baloia saskiratu eta berdeei garaipena emateko. 19 punturekin, saskiratzaile onena izan zen Zelaieta. Segidan lortutako hirugarren garaipena da Ganix Mironek zuzentzen duen taldearentzat. Larunbatean ere etxetik kanpo ariko da Hondarribia, Beasainen, Arri BKLren kontra.
Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.
Hiru hilabete...
Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...
Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...
Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.
Ez ohiko...