02 Urr, 2017
BURGOS: Mikel Saizar; Andrés, Sergio Esteban, Julio Rico, Borda; Adrián Cruz, David Martín, Iker Hernández, Carlos álvarez (Blázquez, 83'); Abel Suárez (Cusi, 90'), Youssef (Manzano, 77').
REAL UNION: Otaño; Urkizu, Gayoso, Rodellar, Senar; Espanaola, Martins, Mikel Alonso (Llamas, 58'), Galán (Orbegozo, 75'); Domínguez, El Haddadi (Capalete, 90').
EPAILEA: Ortíz Arias. Txartel horiak: Borda, Adrián Cruz, Patxi Salinas entrenatzailea (Burgos); Esnaola (Real Union).
El Plantío futbol zelaian berdindu du Real Unionek, zazpigarren jardunaldian. Lider sendoa izan da Burgos, orain arte, gol bakarra ere ez baitu jaso. Oraingoan ere hutsean mantendu du atea, baina ez da Otañoren atea zulatzeko gai izan. Neurketa orekatua izan zen igandekoa, etxeko taldeak eduki zuen aginte makila, baina talde ordenatuaren eta serioaren itxura eman zuen Asier Santanarenak.
Abaguneak ere izan zituen Unionek, baina eraginkortasunik ez. Burgosen ahaleginekin sufritzea egokitu zitzaion, baina defentsako lanean bikain ibili zen Real Union. Azken puntuarekin, sailkapeneko bosgarren tokian jarraitzen dute txuribeltzek, hamahiru punturekin. Asteburuan Asturiasko Mieres herriko Caudal taldearen bisita jasoko dute, Stadium Galen.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...