BALIO HANDIKO PUNTUA
Futbola

BALIO HANDIKO PUNTUA

Kalitate handiko neurketa jokatu dute Bilbao Athletic eta Real Unionek. 0-0eko markagailua eta puntu banaketa emaitza justuena izan da.

Ondo hasi du 2021.urtea Real Unionek. Liderraren aurka jokatu du, bere zelaian, Lezaman eta itxura paregabea utzi du. Asteazkenean Santanderreko Racingen aurka jokatu aurretik, sendoa den taldearen tankera hartzen ari den seinaleak utzi ditu talde txuri-beltzak. 0-0eko berdinketarekin, 14 puntu eskuratuta, Real Unionek bosgarren postura igo da.

Bi tal deak oso serio atera dira Lezamako berdegunera, Aitor Zulaikaren taldeak erdigunean presioa eragin nahi izan du partiduaren hasieratik eta Bilbao Athleticen joko dinamikoa oztopatzea lortu du. Neurketako lehen aukera talde txuri-beltzak izan du, korner baten aldaratzea Jon Madrazoren oinetan erori da eta honen jaurtiketa mantso Julen Agirrezabalaren eskuetara joan da. Aukera horren ostean, etxekoen lehen zatiko abagune bakarra iritsi da. Jon Cabok 1-0ekoa egiteko aukera garbia izan du, baina Jon Irazustabarrenak erantzun bikaina eman dio bilbotarraren saiakerari.

Oso fin ibili da defentsan Real Union lehen zati osoan zehar, Artola eta Zarragak zailtasunak izan dituzte Behobide eta Elizondoren defentsak gainditzeko. Bilbao Athleticen jokoaren motorra geldituta, Real Unionek bi aukera izan ditu lehen zatian markagailuan aurretik jartzeko. Lehena, Jon Madrazok izan du. Aldaratze batean, baloia area txikian solte geratu da, baina Jon Madrazo baloia sarera bidaltzekoa zenen, Bilbao Athleticen atezaina aurreratu zaio eta baloia geratzea lortu du. Bigarrena, ordea, Sergio Llamasen oinetatik etorri da. Galanek baloi gozoa utzi dio gasteiztarrari eta honen jaurtiketa, beste behin, Agirrezabalak 1-0ekoa ekidin du. Llamasen aukera, talde irundarraren lehen zatiko abagune garbiena izan da.

Bigarren zatia lehena bezain ondo ekin du Real Unionek. Aukera argirik gabe, baina arrisku sentsazio handiarekin, Bilbao Athletic bere zelaian sartzea behartu du. Minutuak aurrera egin ahala, aldiz, bilbotarrak hobeto kokatu dira soropilean eta baloiaren jabetza bereganatu dute. Lehoi kumeen aukera bakarra Juan Artolak izan du, bere jaurtiketa Kijeraren bizkarrean jo ostean, kanpora joan da.

Aitor Zulaikak , neurketa eraldatu nahian, bi aldaketa egin ditu. Viguera eta Rivero zelairatu ditu, lehenak 1-0ekoa egiteko bi abagune izan ditu, baina Athleticeko jokalari ohiak bietan huts egin du. Bigarren aukeraren aurretik, Nico Williamsek gola sartu du, baina epaileak jokoz kanpo zegoela adierazi du. Neurketaren ondarrean, Real Unionek izan ditu aukerarik garbienak. Minutu erabakigarrienetan, talde txuri-beltzak aurrera egin du eta Capeleteren bidez hiru puntuak bereganatzeko aukera bikaina izan du. Irundarraren boleaz jaurtitako ezkerkadari sekulako erantzuna eman dio Julen Arrizabalaga atezainak eta 0-0eko markagailua mantendu du. Azkenean, puntu banaketa Lezaman. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika