BARTZELONA SLEKEZIOA DA
Eskubaloia

BARTZELONA SLEKEZIOA DA

Lehen bukatzeko, porrot mingarria jaso du Jacobo Cuetararen taldeak. Hori bai, Asobal Ligako 2.bezala eta Asobal zein Errege Kopako sailkatze-txartelak ziurtatuta.

Bartzelona beste galaxia batean aurkitzen den taldea da. Europan zaila du gauzak zailak jartzen dizkion aurkariaren aurka lehiatzeko. Asobal Ligan, are eta zailtasun gehiago ditu; hain zuzen ere, Artalekun Asobal Ligako lehen bi sailkatuak lehiatu dira eta Xavi Pascualek zuzentzen duen taldeak (27-37) Bidasoa txikitu du. Lehen zatitik, neurketa erabakita utzi du. Bartzelona oso garaia den taldea da, azken egunetako Matheus Da Silvaren eta Dan Racotearen, taldeko bi gizon garaienen, bajaek min handia egin die kanpoko jokalariak defendatzeko unean.

Neurketaren prebian, Jacobo Cuetarak abisatu zuen, “Bartzelonako jokalariak sasoi betean eta Final Fourreko deialdian sartzeko anbizioarekin etorriko dira Artalekura”. Esan eta egin. Neurketa oso indartsu hasi dute Xavi Pascualen jokalariek, 5.minutuan 2-4 aurreratu dira eta 0-5eko partzial goiztiarra baliatuta, 3-9 urrundu dira markagailuan. Jacobo Cuetarak hutsartea eskatzera behartuta ikusi da, Bidasoa, gutxi bada ere, erasoan eta defentsan egonkortu da eta Cavero zein Serranoren golek partiduan mantendu dute. Hala ere, Bartzelonak ondo baliatu du duen plantel luzea. Hasieran Palmarsonek eta Dika Memek gol-kopuru handiena erdietsi badituzte, ondoren, Ludovic Fabregasek erreleboa hartu eta hiru gol jarraian egin ditu. Bidasoa, beti ere, neurketan zentratua izan da, baina Bartzelonaren aurka gutxi dago egiteko. Salinasek eta Kauldi hiru bider, Bidasoa 12 goletara hauspotu dute. Hori bai, N’Guessanen 3 golek 12-20 urrundu dute markagailua. Kevin Mollerrek atepean egindako lana azpimarratzekoa izan da ere bai. Lehen zatian, maila handiko 6 geldiketa gauzatu ditu (orotara, 14 gauzatu ditu).

Bidasoa ezinezkoak diruditen balentriak gauzatzera ohitutak gaitu; gaurkoa, aldiz, benetan ezinezkoa izan da. Alabaina, Bidasoak ez du amore eman eta bigarren zatiko lehen minutuetan aurrez-aurre ekin dio Bartzeloren atea zulatu lanetan. Gutxi iraun dute Azkue eta Zabalaren bi golek, Aleix Gomezen, Memen eta Raul Entrerriosen golen bitartez, 11 goleko errenta lortu du Bartzelonak (14-25). Luka Cindricen golak hauspotuta, 12 goleko abantaila nagusia lortu du ere bai Bartzelonak eta Jacobo Cuetarak, neurketa gelditzeko intentzioarekin, hutsarte berri bat eskatu du (18-31, 40.minutuan). Zifra horietan mantendu da neurketa, Bidasoak saiakerak egin ditu aldea murriztu eta markagailuan gerturatzeko, baina Bartzelonak izugarrizko botorea duela demostratu du neurketa osoan zehar. Azkenean, Bidasoa 10 goletara hurbiltzeko gaitasuna izan du, Mikel Zabala eibartarrak egin du neurketako azken gola. Xoan Ledo, bigarren zatian, Bidasoaren atea defendatzen aritu da eta Jose Manuel Sierrak baino egun hobea izan du. Bigarren zatian, 8 geldiketa gauzatu ditu. 

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika