Behe Bidasoko taldeak indarberritu ditu Ohorezko Erregionaleko hamalaugarren jardunaldiak
Futbola

Behe Bidasoko taldeak indarberritu ditu Ohorezko Erregionaleko hamalaugarren jardunaldiak

Lehen taldeak bezala, Real Union Bk ere gol festa izan du jardunaldi honetan. 5-1 irabazi zuen filialak larunbatean, Andoaingo Euskaldunaren aurka. Golak sartzeko arazoak izan dituzte txuribeltzek aurreko jardunaldi askotan. Oraingoan berriz, eraginkor aritu dira.

Hondarribiak hilabetea behar izan du berriro irabazteko. Martutenen lortu zuen azken garaipena, azaroaren 15ean. Oraingoan, berriz, Orioko mendean hartu dute berdeek, etxetik kanpo (0-2). Jokoarekin gustura geratu ez ziren arren, hiru puntuak eskuratu zituzten larunbatean, Mendibeltz futbol zelaian. Oriokok egin zuen lehen gola, bere atean, 5. minutuan. Bigarrena Jon Goikoetxeak sartu zuen 35.ean.

Ohorezko Erregionaleko sailkapeneko zortzigarren postuan daude hondarribiarrak, eta bederatzigarrenean irundarrak. Igandean izango dute etenaren aurreko azken hitzordua. Bi taldeak etxetik kanpo ariko dira. Hondarribiak Hernaniri egingo dio bisita, eta Mutrikuri Real Union Bk.


 

NEURKETA ONA JOKATU ARREN, HUTSEAN BUELTATU ZEN IRUNERA REAL UNUION
Futbola

NEURKETA ONA JOKATU ARREN, HUTSEAN BUELTATU ZEN IRUNERA REAL UNUION

Bitan berdindu zuen neurketa Real Unionek, baina Logroñesen hirugarren gola ezin izan zuten berdindu, amaieran, 3-2 Logroñesen alde

Hutsean bueltatu zen...

AUKERAK IZAN ARREN, BILBAO ATHLETICEK LORTU ZITUEN HIRU PUNTUAK
Futbola

AUKERAK IZAN ARREN, BILBAO ATHLETICEK LORTU ZITUEN HIRU PUNTUAK

Ezin izan zuen Real Unionek hirugarren garaipena errenkadan lortu, oso neurketa ona jokatu zuten baina lehoi kumeak gola sartzen asmatu zuten

Talde...

REAL UNIONEK LIDERRA MENDEAN HARTU ZUEN
Futbola

REAL UNIONEK LIDERRA MENDEAN HARTU ZUEN

Real Unionek meritu handiko garaipena erdietsi zuen larunbatean Valladolid Bren aurka. 2-1 garaitu zituzten mailako liderrak Stadium Galen irabazitako lehen...

ZAZPIGARRENEAN IRITSI DA GARAIPENA
Futbola

ZAZPIGARRENEAN IRITSI DA GARAIPENA

Real Unionek denboraldiko lehen jardunaldia irabazi zuen larunbatean, zazpi jardunaldi itxaron ostean Amorebietari 1-4 irabazi zion eta hiru puntu batu...

REAL UNIONEK EZ DAKI NEURKETAK IRABAZTEN
Futbola

REAL UNIONEK EZ DAKI NEURKETAK IRABAZTEN

Real Unionek ezin izan zuen Getxoko Arenas garaitu eta beste berdinketa bat erdietsi zuen, hiruugarren berdinketa eta hirugarren puntua

Azkar esaten da,...

JIPOIA TAXOAREN
Futbola

JIPOIA TAXOAREN

Real Unionek burua altxatu gabe jarraitzen du, larunbatean 4-2 galdu zuen Osasuna Promesasen aurka eta jada denboraldia dexente zaildu zaio talde...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika