Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
28 Api, 2016
Pentsaezina zirudiena gertu du orain Real Union Bk. Ohorezko Maila Erregionaleko hirugarren postuan dago, baina bi puntura ditu Tolosa eta Anaitasuna. Joan den astean Ordizia menderatu zuen filial txuribeltzak Stadium Galen (2-0). Segidan lortutako zazpigarren garaipena izan zen. Anaitasunak Oñatin huts egin zuen, Aloña Mendiren kontra (1-0). Ondorioz, arriskuan jarri du igoera zuzena, eta Tolosa eta Real Union B dira beste hautagaiak. Lau jardunaldi gelditzen dira denboraldia amaitzeko, eta larunbatean, Joseba Rotetak zuzentzen duen taldeak Andoainen jokatuko du, Euskaldunaren aurka (17:45).
Hondarribia Futbol Elkartea burua altxa ezinean dabil. Zazpi porrot daramatza segidan. Azkena Lesakan jaso zuen, 4-0eko argiarekin, Beti Gazteren kontra. Lehen itzulian puntu sorta ederra pilatu zuen Mikel Llorenteren taldeak, eta horri esker dago arriskutik kanpo, momentuz. Larunbatean Orioko azken sailkatua hartuko dute berdeek etxean (17:00).
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...