Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
09 Mar, 2016
BIDASOA B: Zamora, Mindegia, Aldanondo ( 5), F. Rincón (1), Legorburu, Cambronero (4), Zamarreño (6), Martínez (2), Calderón, Gómez, Satrustegi (1), Cañas, Martín (3), Eizagirre (2), Isidro (2).
MARKAGAILUA: 1-1, 4-1, 7-2, 11-4, 13-7, 15-10 (atsedenaldia); 16-12, 18-12, 21-13, 22-14, 24-17, 26-18.
Pulpo taldea hartu zuen larunbatean Bidasoa Bk Artalekun. Zumaiarrak Estatuko Lehen Mailako sailkapeneko azken tokian daude, eta puntu bakar bat ere ez dute bildu denboraldi osoan zehar. Irunen ere ez zuten ezustekoa emateko aukerarik izan. Lehen gola sartu zuten, baina beste sei jaso zituzten segidan.
Ordu laurdena betetzerako, 7-2 galtzen ari zen Pulpo. Atsedenaldira bizirik heldu zen, hala ere, 15-11ko markagailuarekin. Bigarren zatiko lehen ordu laurdenean, ordea, hiru gol besterik ez zituen jaso Bidasoa Bk, eta abantaila erosoa hartu zuen horrela (21-13). Espero zitekeen garaipena lortu zuen azkenean filialak. Sailkapeneko seigarren postuan egonkortzen ari da Pedro Salcedoren taldea. Gasteizen jokatuko du larunbatean, Gure Auzuneren kontra (19:30).
Garaipen estua lortu du Hondarribiak
Errenteriako Galtzarabordan irabazi zuen larunbatean Hondarribia Eskubaloiak (25-26). Sailkapeneko azkena da Ereintza, baina berdeak mendean hartzeko zorian izan zen, hala ere. Azkenean, jaitsiera postuak urrun samar mantentzeko balio duten bi puntu eskuratu zituen Javi de la Hazak zuzentzen duen taldeak. Urdanetaren etxean ariko da Hondarribia asteburuan.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...