BIDASOAK ASOBAL KOPAN SARTZEKO AUKEREKIN JARRAITZEN DU
Eskubaloia

BIDASOAK ASOBAL KOPAN SARTZEKO AUKEREKIN JARRAITZEN DU

Bidasoak estreinekoz Balonmano Nava segoviartarren aurka jokatu du eta Bidasoaren 50 jarraitzaile ingururen aurrean, Asobal Kopan sartzeko aukerak izateko bi puntu berri eskuratu ditu

18 – Viveros Herol BM Nava (10+8): Lamariano, Baptista (1), Casado (1), Vírseda, Ajo Villarraso (4), D’Antino (5, 4 p.), Villagrán (2); Sánchez (p.s.), Kisselev, Pérez Arce (3), Fernández, Ajo Martín, Seabra, Llopis, Rosales (2) eta Alonso.

27 – Bidasoa Irun (14+13): Ledo, Cavero (1 p.), Crowley (2), Esteban Salinas (2), Rodrigo Salinas (2), Sergio de la Salud (1), Seri (2); Rangel (p.s.), Serrano (3), Azkue (3), Tesoriere (1), Odriozola (4), Da Silva, Renaud-David (2), Orbović eta Zabala (4). 

Bidasoak 18-27 irabazi dio Balonmano Nava talde segoviarrari, neurketa osoan zehar markagailuan aurretik egon da talde irundarra eta izan dituzten abantailak bikain kudeatu dituzte. Garaipen berri honen bitartez, 22 punturekin Asobal Kopan sartzeko aukerekin jarraitzen du Bidasoak. Balonmano Logroño La Riojak baino egutegi errazagoa dauka, datorren asteazkenean Balonmano Sin Finen aurka jokatuko du Bidasoak Artalekun eta errioxarren Granollersen pista zaila bisitatuko dute. Logroño eta Bidasoaren artean, Asobal Kopako laugarren partaidea zein izango den erabakiko da.

Neurketan zentratuz, lehen zatian Bidasoaren jokalariek punteria oso fin izan dute. Lehen bost minutetan, lau jaurtiketa bota zituen talde irundarrak eta hiru gol sartu zituzte, Rodrigo Salinasek birritan eta Adria Crowley ezker hegaletik. Azken aldian bezala, Xoan Ledok arerioren saiakerak maisutasun handiarekin gelditu ditu, baina ez du guztiz lortu Nava markagailuan aldentzea (5.minutuan, 2-3). Ordutik aurrera, neurketaren erritmoa moteldu da eta erasoek ez dute hasierako efektibitate berdina eduki. Atezainek geldiketa ugari egin dituzte eta bi taldeek erasoan baloi asko galdu dituzte. Lehen abantaila nagusia, 13.minutuan iritsi da. Leo Reanud jokalaria zelairatu du Jacobo Cuetarak, defentsa asko erakartzen duen jokalaria da frantziarra eta horren bitartez, Bidasoak zulo gehiago aurkitu ditu erasoan. 2-5eko markagailuarekin, Balonmano Navako entrenatzaileak hutsartea eskatu du, izan ere, talde segoviarrak ez zuen asmatzen Xoan Ledoren ate aurrean.

Hiru golen abantailak 20.minuturarte iraun zuen, Renaud, Rudi Seri eta Serranoren golek 4-9koa ezarri dute markgailuan, eta bigarrenez, Balonmano Navak hutsartea eskatu du. Lehen 30 minutuak motelak izan diren arren, Bidasoak ondo eutsi dio abantailari eta 10-14ko markagailuarekin bukatu da lehen zatia.

Aldageletatik bueltan, neurketa asko zakartu da eta erasoko jokaldi polit gutxi ikusteko aukera izan da. Lehen bost minutuetan, gol bakar bat sartu dute bi taldeek, Bidasoak lortu du Esteban Salinasen kontraeraso bat baliatuz. Bidasoak bikain ulertu du neurketa nora bideratuta zegoen, eta defentsan oinarrituta, markagailuan abantaila handiagoak lortzen joan da (10.minutuan, 11-17). Tom Tesoriere defentsak ere gol bat egitea lortu zuen eta 11-18ko markagailuarekin neurketako hirugarren hutsartea eskatu du Balonmano Navaren entrenatzaileak, Dani Gordok.

Ordutik aurrera Bidasoak ondo eutsi dio markagailuari eta apuro handirik pasa gabe bi puntu berri lortu ditu. Hain zuzen ere, sei goleko errenta bederatzira handitu dute neurketa amaieran, 18-27.       

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika