BIDASOAK EUROPAKO LIGAN JOKATUKO DU
Eskubaloia

BIDASOAK EUROPAKO LIGAN JOKATUKO DU

Neurketa gogorra jokatu dute Bidasoak eta PAUC, neurketa osoan zehar Bidasoa markagailuan aurretik izan da baina Xoan Ledoren geldiketek eta defentsa la non batek 30-25 irabaztea ahalbidetu dute.

Bidasoak jada hasi du denboraldi berria. Ez da edonolako neurketa izan, Europako Ligan sailkatzeko neurketa izan da, eta hori gutxi balitz, Julen Aginagalderen itzuleraren lehen neurketa. Bidasoaren zalegoa PAUCen aurkako neurketa zuzenean ikusteko Artalekura gerturatzeko aukera izan du. Aurrean, Iñaki Peciña irundarra eta Imanol Garciandia urretxuarra izan dute, biak ala biak PAUCen aritzen dira.

Denboraldiko lehen gola kontraeraso baten bidez Kauldi Odriozolak egin du. Bazirudien Bidasoak ez zuela aurreko denboraldiko erritmoa gelditu, izan ere, Xoan Ledo sasoi betean aritu da lehen minutuetan. PAUCen lehen hiru saiakerak gelditu ditu atezain galiziarrak eta Bidasoak 3-1eko partziala ezartzeko baliatu du.

10.minutuan, Bidasoak lehen zatiko abantaila nagusia lortu du. 7.minutuan PAUCeko Ong jokalaria bi minutuko zigorrarekin egotzi dute. Irundarrak 6-2 jarri dira markagailuan eta Thierry Anti entrenatzailea hutsartea eskatzera behartuta ikusi da. Ordea, hutsartetik atera ostean, PAUC hobeto aritu da eta 0-3ko partziala lortuta, gol batetara hurbildu dira. Partidua orekatzera ere iritsi da PAUC eta Jacobo Cuetarak, bizkor, taldea ondo kokatzeko hutsartea eskatu du.

Ordutik aurrera, neurketa asko berdindu da, beti ere, Bidasoa izan da markgailuan aurretik, baina gol bateko errentan mantendu dira. 15.minutuan heldu dira Julen Aginagalderen lehen minutuak, Artalekuk sekulako agurra eman dio zelaira atera den unean.

20.minutuan Bidasoaren eraso batek Karl Konan 2 minuturen zigorra jasotzea ahalbidetu du, baina gutxi iraun du jokalari bat gehiago izatearen abantailak; izan ere, hurrengo jokaldian Rodrigo Salinas egotzi dute. Gauzak horrela, lehen zatiaren amaierara Bidasoa markagailuan gol baten errentarekin iritsi da, 14-13. Berdintasuna nagusitu da lehen 30 minutuetan eta bigarren zatian neurketa eta Europa Ligarako sailkatzea erabaki da.

Lehen zatiko berdintasunak bigarren zatian jarraitu du, baina Bidasoaren bi kontraerasok eta eraso on batek markagailuko aldea hiru goletara handitzera ahalbidetu dute. 19-16koarekin, PAUC hutsarte berri bat eskatu behar izan du Bidasoaren erasoko erritmo bizkorra geratzeko.

Hutsartetik bueltan, neurketak berdin jarraitu du. Bidasoa defentsan hobeto kokatu da eta erasoan PAUCen atea eroso aurkitu dute. Bigarren zatiko 10.minutuan Bidasoa lau golen errenta lortu du. 21-17koa Julen Aginagaldek sartu du 7 metroko jaurtiketa baten bidez itzulerako lehen gola erdietsi du.

15.minutuan Nicolas Bonnano fitxaketa berria bi minutuko zigorrarekin egotzi dute eta PAUC aldea murriztea lortu du (23-30). 7 metroko bi jaurtiketa gelditu ditu talde frantziarraren atezainak eta hurrengo jokaldietan bi gol egin ostean, 23-22koa erdietsi dute. Bikain baliatu du talde frantziarrak jokalari bat gehiagorekin jokatzea eta 23nako berdinketarekin, Jacobo Cuetarak norgehiagokako bigarren hutsartea eskatu du.

Hutsarteak Bidasoaren erreakzioa erakarri du, bost segundu eskasean bi gol eskuratu ditu Bidasoak eta Kauldiren ziztada berri baten ondoren, 26-23koarekin Thierry Anti entrnatzaileak hutsarte baten bidez neurketa geldiarazi du. Azken hamar minutuetan, nahiz eta erasoan oso fin ez ibili, Bidasoak bere bertsiorik onena erakutsi du defentsan eta hiru goleko aldea mantentzea lortu dute.

Amaieran, Xoan Ledok erakustaldi bikaina eman du eta bost goletara iritsi da abantaila (30-25), eta beraz, Europa Ligan jokatzeko txartela lortu dute. Prestaketa bikaina izan da denboraldi berriari ekiteko, izan ere, aurten ere hiru txapelketatan arituko dira irundarrak: Europa Ligan, Sacyr Asobal Ligan eta Asobal Kopan. 

EZINEAN OLORONEN AURKA
Eskubaloia

EZINEAN OLORONEN AURKA

Hendaiako Estadioak ezin izan zuen denboraldiko lehen garaipena eskuratu Oloronen aurka (30-27). Garaipena gertu izan zuten, baina bigarren laurden kaxkar baten...

BIDASOAK GUDALAJAREN AURKAKO NEURKETA ATZERATZEA ESKATU DU
Eskubaloia

BIDASOAK GUDALAJAREN AURKAKO NEURKETA ATZERATZEA ESKATU DU

Plantilan eta talde teknikoan Covid-19 frogan bi positibo atzeman ondoren, larunbateko neurketa atzeratzeko esakera egin du talde irundarrak.

Denbora...

DENBORALDIA HASTEKO BERDINKETA
Eskubaloia

DENBORALDIA HASTEKO BERDINKETA

Covid-19a zela eta, lehen jardunaldia bertan behera geratu zen, eta beraz, Hendaiako Estadioak aurreko asteburuan hasi zuen denboraldi berria. Pessacen aurka 23-23...

LIGAN GARAIPENERA BUELTATU DA BIDASOA, NAVAREN AURKA
Eskubaloia

LIGAN GARAIPENERA BUELTATU DA BIDASOA, NAVAREN AURKA

EHF European Leaguen RK Nexeren aurka galdu arren, Sacyr Asobal Ligan garaiezin jarraitzen du talde irundarrak. Nava arriskutsu baten aurka, 28-21 irabazi du...

HOTZ GERATU DA BIDASOA KROAZIAN
Eskubaloia

HOTZ GERATU DA BIDASOA KROAZIAN

Bidasoa ez da EHF European Leagueko multzoko faseko zozketan izango. Neurketa gogor eta zail batean, RK Nexek bost goleko aldeaz kanporaketa menderatu du...

KROAZIAN ERABAKIKO DA KANPORAKETA
Eskubaloia

KROAZIAN ERABAKIKO DA KANPORAKETA

Itzulerako neurketa gogorra izango du Bidasoak Kroazian, asko sufrituta Bidasoak 30-27 irabazi dio RK Nexeri. Kroaziarrak talde ona eta gogorra direla demostratu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika