BIDASOAK ITXURA EZINHOBEA DU
Eskubaloia

BIDASOAK ITXURA EZINHOBEA DU

25 – Bidasoa-Irun (15+10): Rangel (15paradas), Zabala, Aldaba (1), Serrano (2), Renaud (3), Rodrigo Salinas (6), Azkue (4, 2 p.), -siete inicial-, Ledo (ps), Esteban Salinas (3), Barthe, De la Salud (3, p.), Tesoriere y Seri (3).

18 – ABANCA Ademar León (9+9): Biosca (p), Carou (2), David Fernández (1), Juan José Fernández (4, 1 p.), Acacio (1), Gonzalo Pérez (1), Carrillo -siete inicial-, Slavic (ps), Simonet, Rodrigo Pérez (1),Vieyra (4), Jaime Fernández (1), Mosic (1), Pesic (2) y Casqueiro.

Egun batez Bidasoa Asobal Ligako sailkapenaren lehen postuan dago kokatuta. Duela asko ez genuela horrelakorik ikusten, eta ez da harritzekoa. Izan ere, ligako lehen hiru partiduetatik, bi garaipen eta berdinketa bat eskuratu du Bidasoak, eta ez nolanahiko taldeen aurka. Anaitasuna etxean, Valladolid etxetik kanpo eta atzo Ademar Leon.

Valladoliden norgehiagokaren antzera, Crowleyren, Kauldi Odriozolaren eta Caveroren bajak zituen talde irundarrak. Talde boteretsua zuen aurrean atzo, baina Cuetararen mutilak ez ziren kokildu. Hasieratik Bidasoak bere erritmoa gainentzen saiatu zen. Defentsa onak burutu zituen talde horiak eta Ademarrek defentsari gainentzen zenean han agertzen zen Rangel. Lehen minututik Bidasoa markagailuan aurretik egon zen, baina 20.minututik aurrera Bidasoaren jokorik onenena ikusi zen. 9-6koa jarri zuten eta lau minutu beranduago 12-6koarekin Ademar Leonek hutsartea eskatu behar izan zuen.

Min handia eragin zuen Bidasoaren erasoak. Leo Renaudk eta Rodrigo Salinasek Leongo atea urratzeko aukerak argi ikusten zituzten eta Rudi Serirekin batera, izugarrizko sarraskia egin zioten Biosca eta Slavic atezainei. Horrela, lehen zatia 15-9rekin bukatu zen.

Atsedenaldiaren ostean, Ademarrek defentsa gogortzen saiatu zen, baina Bidasoak bere ideiak argi zituen eta partiduak lehen zatiaren antzeko itxura hartzen joan zen pixkanaka pixkanaka. 10.minutuan 17-12koa ageri zen markagailuan, Ademarrek zailtasun handiak izaten jarraitzen zuen Bidasoaren atea urratzeko, zelaiaren beste aldean ordea alderantziz. 15.minutuan Bidasoak norgehiagokaren alde handiena lortu zuen (19-12) eta hor agertu zen Sergio de la Salud. Lasaitasuna eta erritmo geldoa ezarri zion partiduari eta minutuak pasa ahala bi puntuak Irunen geratuko zela nabaritzen zen.

Amaieran, Artaleku egun historikoetako tankera hartzen hasi zen. Jendearen aurpegietan zoriontasuna eta ilusioa zen nabari. 25-18 bukatu zen norgehiagoka eta txalo zaparrada Artalekun. Aurtengo Bidasoak ilusioa eragiten du, baina burua hotz izan behar da, izan ere, hurrengo bi zitak ez dira batere errazak izango: Bartzelona eta Granollers. Bidasoa noraino iritsi daitekeen ikusteko bi proba garrantzitsu izango dira. 

LABURPENA: Txingudi Onlinen

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika