BIDASOAK MULTZOEN FASEA PORROTAREKIN BUKATU DU
Eskubaloia

BIDASOAK MULTZOEN FASEA PORROTAREKIN BUKATU DU

25-23 galdu zuen Ipar Mazedoniako Eurofarm Rabotnic taldearen aurka, hala ere, aurreko astean C multzoaren lidergoa kontsolidatu zuten Artalekun

25 – HC Eurofarm Rabotnik (14+11): Chanevski, Ojleski, Markoski (4), Jotic, Petrovski, Ostroushko (8), Djukic (4); Mitrevski, Madzovski (1), Radovic (2), Shevelev (2), Vegar (1), Kukoski, Velkovski, Gradjan (1) eta Kuzmanoski (2).

23 – Bidasoa Irun (15+9): Rangel, Cavero (2), Crowley, Serrano (2, 1p.), De la Salud (1p.), Renaud-David (4), Seri (9); Ledo, Zabala (1), Esteban Salinas (2), Barthe (1), Santano, Nieto (1), Tesoriere eta Da Silva. 

Atzo Bidasoak ezin izan zuen Eurofarm Rabotnic taldea bere etxean, Ipar Mazedonian garaitu (25-23). Galdu arren, Jacobo Cuetararen taldeak C multzoko liderrak bukatuko zutela zekiten, baina euren buruetan multzoen fasea porrotik gabe bukatzea pentsatzen zuten. Azkenean ez zen horrela izan, eta Wisla Plocken aurka jokatu baino lehen, martxoan izango da hori, lehen porrota jasa zuten. Nabarmentzekoa da, Jon Azkue eta Kauldi Odriozolaren tankerako jokalariak etxean geratu zirela deskantsatzen.

Neurketaren hastapena oso berdinduta hasi zen, Rudi Serik zazpigarren minutuan bi goleko abantaila lortu zuen Bidasoarentzat (3-5), horixe izango zen talde irundarraren lehen errenta nagusia. Serik lehen zatian bost gol erdietsi zituen, Bidasoaren lehen zatiko goleatzaile nagusia izan zen; Milos Orbovic, Kauldi Odriozola eta Jon Azkueren bajekin, jokalari frantziarrak erasoko erantzukizuna hartu eta ondo bete zuen ere bai. Hamalaugarren minutuan 5-9ko aldea zuen Bidasoak eta hamar minutu geroagoa, abantaila 10-15ekoarekin mantentzen zen. Ipar mazedoniarrek ordea bere etxean garaipena erdietsi nahi zuten, eta lehen zatia bukatu baino lehen lau goleko partzial bat erdietsi zuten 14-15ekoa markagailuan ezartzeko.

Bigarren zatian, Gorka Nieto eta Martin Santano gazteek Velux EHF Champions Leaguen debutatzeko aukera izan zuten, baina bigarren zatian Bidasoak ez zuen aurrenekoan bezain ondo jokatu eta Eurofarm Rabotnikek erasoan gehiago asmatzen hasi zen. 34.minutuan, lehen aldiz neurketa osoan, etxeko taldea aurretik jarri zen markagailuan (18-17) eta ordutik bi goleko errentarekin mantenduko ziren Ipar mazedoniarrak. Jacobo Cuetararen taldea ez zen gehiago markagailuan aurretik jarriko, baina neurketa 23-23 berdintzea lortu zuten neurketako azken minutuetan, baina azkeneko 2-0eko partzialak, bi puntuak Bitolan geratzea ahalbidetu zuen (25-23).

Multzoko fasearen azken neurketa honen ondoren, Jacobo Cuetararen taldeak Asobal Ligako hiru jardunaldi jarraian jokatuko ditu espainiako ligako lehen itzuliari amaiera emateko. Hiruetatik lehena asteazkenean izango da, Artalekun Frigorificos del Morrazo Cangasen aurka hain zuzen ere. Aipatu bezala, Velux EHF Champions Leaguea martxoaren azken egunetan bueltatuko da.    

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika