13 Urt, 2019
Ohorezko Erregionalean ari diren Behe Bidasoa eskualdeko bi taldeek irabazi dute asteburuan. Etxetik kanpo lortu dituzte hiruna putu. Hondarribiak behar-beharrezko zuen garaipena eskuratu zuen larunbatean Lesakan. 0-1 menderatu zuen Beti Gazte. Sailkapenean Usurbil aurreratu dute berdeek, baina jaitsiera postuetan daude oraindik. Dena den, badute baikor izateko arrazoirik. Beste hiru talde daude aurretik, puntu bakar bateko tartean.
Real Union Bk bigarren garaipena eskuratu du segidan, eta ahaztu du jaitsieraren arriskua. 0-1 irabazi zuen filialak igandean Oñatin, Aloña Mendiren aurkakoan. Sailkapeneko hamargarren tokian daude txuribeltzak, hogeita hamabi punturekin. Bederatzi jardunaldi gelditzen dira Ohorezko Erregionaleko liga bukatzeko.
Gasteizen berdindu du Mariñok
Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok puntu bat bildu zuen igande goizean Gasteizen, Aurreraren kontra (3-3). Sailkapeneko zortzigarren tokian daude irundarrak, hogeita zazpi punturekin. Igande goizean Ardoi talde nafarra hartuko dute Landetxan.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...