“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
01 Aza, 2015
TOLEDO: Zabal, Expósito, Alex Cruz (William, 51'), Mikel Fernández, Echaide, Barranco (Garcés, 81'), Cristóbal, Esnáider, Pablo, Esparza, Roberto (Aicart, 65').
REAL UNION: Txusta, Urkizu, Azkoiti, Aimar, Morcillo (Esnaola, 45'), Rodellar, Ozkoidi (Barrón, 73'), Martins, Alonso, Eizmendi, Julen Iriarte (Mujika, 22').
GOLAK: 1-0: Esnaider (1'); 2-0: Esnaider (14'). 2-1: Mujika (44').
EPAILEA: Montoro Garrido. Txartel horiak: Alex Cruz, Barranco, Pablo, Expósito, Garcés (Toledo).
Real Unionentzat kalbarioa da etxetik kanpo aritzea. Irteera bakoitzean galdu du orain arte, Zubietako salbuespen bakarrarekin. Bolada txar horri irtenbidea emateko modua topatu nahian dabiltza irundarrak, baina momentuz ez dute lortu. Oraingoan Toledon galdu du Real Unionek. Zelaira irten bezain pronto jaso du lehen gola Aitor Zulaikaren taldeak. Minutu erdi ere ez dio iraun lehen jabetzak. Toledok baloia lapurtu eta gola sartu du, erraztasun harrigarriarekin. Bakar-bakarrik egin du errematea Juan Esnaiderrek. Golak indarra eman dio etxeko taldeari, eta mendean izan du Union hurrengo minutuetan. Itxura pobrea eman du Irungo taldeak neurketaren lehen txanpan. 9.minutuan sekulako gol aukera izan du Esparzak, baina huts egin du Txustaren aurrean. 14.ean, Esnaiderrek Toledoren abantaila handitu du, oso urrutitik egindako jaurtiketarekin.
Maldan gora jarri zaio neurketa Real Unioni. Gainera, 22.minutuan Julen Iriartek zelaia utzi behar izan du, belaunean mina hartuta. Galanen ordez ari zen, nafarraren lesioa dela eta. Aitor Zulaikak Aritz Mujika zelairatu behar izan du, aurrelari petoa ez den arren. Kostata, baina hobera egin du Unionek lehen zatiaren azken txanpan. Arriskua sortzeko gaitasuna erakutsi du, eta gola egitekoa ere bai. Momenturik onenean heldu da 2-1ekoa, atsedenaldiaren atarian. Aritz Mujikak sartu du, atzerako artazi ederrarekin. Bigarren zatirako itxaropena eman die golak txuribeltzei. Hala ere, hobekuntzak jarraipena behar zuen bigarren zatian, eta ez du izan. Cristobalek neurketa erabakitzeko aukera izan du aldagelatik bueltatu bezain laster. Beste hiruzpalau abagune izan ditu Toledok neurketa erabat hausteko. Baina ez du asmatu, eta berdinketa lortzeko aukera eman dio Unioni. Dena den, Irungo taldeak ez du aprobetxatu. Baloiaren jabetza eskuratu du, jokoan ondo aritu da tarteka, baina ez da gol aukerak sortzeko gai izan. Porrotarekin, sailkapenean koska bat igotzeko aukera galdu du Aitor Zulaikaren taldeak.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...