11 Uzt, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Segunda Division B, Jon Ceberio, Joseba Beitia, Patrick Sequeira
Jon Ceberio eta Joseba Beitia erdilariak ez dute datorren denboraldian Real Unionen jarraituko, Sequeira atezain kostarrikarra ordea beste denboraldi baterako berrituko du kontratua
Gaur hasten da Real Union aurredenboraldiko lanekin eta bertan aurreko urtean aritutako bi jokalari ez dira izango. Alberto Iturraldek ez du Jon Ceberio eta Joseba Beitiarekin kontatzen, eta beraz, bi jokalariek ez dute datorren denboraldian Real Unionen elastikoarekin jokatuko.
Jon Ceberiok 37 jardunalditan parte hartu zuen eta bi gol erdietsi zituen. Juan Dominguezekin erdilari postuan pisu handia zuen, baina Alberto Iturraldek taldearen gidaritzapena hartutakoan, aulkira bidali zuen jokalari donostiarra. Joseba Beitiaren kasuan, denboraldia bikain hasi zuen baina bigarren jardunaldian eta hainbat hilabetez zelaietatik kanpo geratu zen. Lesioak ez zion utzi bere maila erakusten eta 21 neurketetan ez du taldean bere tokia aurkitu. Real Unionek bi erdilariei pasaden denboraldian erakutsitako konpromezua eskertzen die eta zorterik onena bidaltzen diete euren etorkizunean.
Jarraituko duena Patrick Sequeira da. Atezaina Federazio Kopan aritu da aurten eta oso ondo moldatu da jokatu behar izan dituen norgehiagoketan. Bi denboraldi egon da Irunen eta dagoeneko taldea zein hiria ezaguna du. Deportivo Saprissa talde kostarrikarratik utzita aritu da azken bi sasoietan baina datorren urtean talde txuribeltzeko jokalari bezala parte hartuko du taldean.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...