CHAMPIONS LEAGUEKO GARAIPENA EZ DA IRISTEN
Mahai Tenisa

CHAMPIONS LEAGUEKO GARAIPENA EZ DA IRISTEN

Lekaenea Mahai Teniseko taldeek Champions Leagueko jardunaldia izan zuten asteburuan eta biak neurketak galdu zituzten

Lekaenea Mahai Teniseko bi taldeek Champions Leagueko norgehiagoka berri bat jokatu zuten eta aurrekoetan bezala, bi taldeek galdu zuten. Gizonezkoak Errusiak jokatu zuten Orenburgen aurka eta emakumezkoak Sonia Etxazarreta Kirol Gunean SKST Stavionpexen aurrean.

Gizonezkoen taldea multzoko talderik gogorrenaren aurka jokatu zuten. Bi garaipen eta jokorik galdu gabe zeuden ordura arte, oso neurketa zaila aurreikusten zuten irundarrek. Endika Diezekin, Dani Palaciosekin eta Taras Merzlikinekin joan zen Errusiara talde irundarra, aipatutako lehen jokalaria izan zen aurrenekoa lehiatzen Marcos Freitasen aurka, Europako Txapelketan taldekakoan zilarrezko domina eskuratu zuena. Portugaldarrak ez zion Endikari aukerarik eman lehen jokoa irabazteko eta 3-0 batekin Errusiarrek lehen puntua gehitu zuten. Taras izan zen bigarrena zelairatzen, hau Chih-Yuan Chuangen aurka Endikak erdietsitako emaitza bera jasan zuen eta beraz, Orenburg 2-0 aurreratu zen. Dani Palaciosi errusiarren taldeko jokalari onenaren aurka jokatzea tokatu zitzaion, Vladimir Samsonoven aurka eta aurreko taldekideek bezala, ezin izan zuen gauza handirik egin eta 3-0ekoarekin bukatu zen neurketa.

Emakumezkoak Sonia Etxazarretan jokatutako estreinuzko partidua zuten ostiralekoa, baina gizonezkoen antzera Stavionpexen aurka 0-3 galdu zuten. Lin Chia-Chihk hasi zuen neurketa Natalya Particaren aurka eta joko bat irabazi zuen arren, 1-3 irabazi zuen poloniarrak. Maria Xiao Wing Nam hongkondarraren aurka jokatu zuen eta bere taldekidearen emaitza bera lortuta, Txekiar taldeak neurketako bigarren puntua batu zuten. Azkenkin, Roxana Iamendik hirugarren neurketa jokatu zuen eta beste behin, 1-3 galdu zuen Solomiya Brateycoren aurrean.  

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika