Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
18 Urr, 2015
BIDASOA: Dejanovic, Cavero (1), Vazquez (3), Cristian (2), Crowley (5), Beltza (1), Portero, Villar (3), Kauldi (3), Zubiria, Muiña (1), Bezbradica, Mouriño (5), Davidovic (1), Azkue (8).
CISNE: Lafuente, Abilleira, Montesinos, Chan (6), Picallo, Gil (1), Gonzalez (1), Simón, Galán, Vazquez (3), Pombo (2), Cuadrado (2), Vidal (3), Rey, Camiña (1), Rial (6).
MARKAGAILUA: 3-3, 6-4, 6-7, 8-8, 12-9, 15-11 (atsedenaldia); 18-12, 20-14, 25-17, 29-23, 33-25.
EPAILEA: Fernández García.
Bidasoa-Irun gainditu duen aurkaririk ez da izan orain arte. Etxetik kanpo gehiago estutu dute, baina Artalekun, jaun eta jabe izan da Bidasoa. Cisnek ere ezin izan dio irundarren nagusitasunari erantzun. Lehen zatian gai izan da etxeko taldeari aurre egiteko. Bidasoak ez du mailarik onena eman defentsako lanean. Azpimarratzekoa da Dejanovic atezainak egin duen lana, hogei jaurtiketa baino gehiago gelditu baititu neurketa osoan.
Bi aldiz hartu dute abantaila galiziarrek lehen zatian. Hala ere, atsedenaldiaren aurreko azken hamar minutuetan, neurketaren agintea eskuratu dute bidasoarrek. 6-0ko partzial batekin, 15-9ra ihes egin du etxeko taldeak. Cisnek aldea murriztu du aldagelarako bidea hartu aurretik, baina agerian gelditu da Bidasoaren ahalmena (15-11). Sailkapenaren behealdeko aurkaria izan arren, exijentzia mailari eutsi dio Bidasoak.
Bigarren zatian, Bolearen taldeak ez du emozioa gehiegi luzatu nahi izan. Hamargarren minutua bete aurretik, 20-13koa sartu du Gastón Mouriñok sei metroko marratik. Hiru minutu beranduago, hutsartea eskatu du Cisneko entrenatzaileak, neurketa ihes egiten ikusi baitu (23-15). Argibideek ez dute eragin handirik izan. Bidasoaren nagusitasuna areagotu egin da neurketak aurrera egin ahala. Defentsa zabaltzen ere saiatu da Cisne azken txanpan, baina ez du gol jarioa etetea lortu. Seigarren garaipena eskuratu azkenean Bidasoak. Hurrengo norgehiagoka ere etxean jokatuko du, Antequeraren kontra.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...