Denboraldi amaiera korapilatu zaie Leka Eneako neskei
Mahai Tenisa

Denboraldi amaiera korapilatu zaie Leka Eneako neskei

Europarako sailkatzeko azken unera arte borrokatu beharko du Emakumeen Superdibisioko Leka Eneak. Igandean 3-4 galdu zuen Sonia Etxazarretan Arteal Orballo aurkari zuzenaren kontra. Emaitza estua da, baina porrota. Hortaz, bi puntura hurbildu zaio talde galiziarra. Leka Enea da momentu honetan Europa mailan lehiatzeko txartela duen azken taldea. Baina hurbil ditu Orballo eta Priego. Bi jardunaldi gelditzen dira, eta lehia estua izango da. Irundarrek Sabadell hartuko dute igande goizean etxean (10:30).

Gizonen Superdibisioan, Leka Eneak 4-2 menderatu zuen ostiralean San Sebastian de los Reyes. Laugarren edo bosgarren izatea izango da mutilen motibazio bakarra azken bi jardunaldietan. Rivasen etxean ariko da Leka Enea larunbat arratsaldean (16:00). Bigarren Nazionaleko gizonen taldeak liga irabazi du, bi jardunaldi falta direnean. Igandean Gure Talderi 4-3 irabazita lortu zuen txapela.

 

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika