25 Mar, 2019 Irun, Futbol, Real Union, Segunda División B, Racing de Santander
Real Union puntu bat lortzeko gai izan zen atzo Racing de Santanderren aurka hutsna berdindu eta gero
Berdinketa, baina honako honetan oso baliotsua. Gorantzko noranzkoan joateko puntua da atzokoa, izan ere, sailkapeneko lehenaren aurka, hau da, Santanderreko Racingen aurka, ez da gauza makala. Etxeko taldeak aukera gehiago eta argiagoak izan bazituzten ere, Joseba Agirrek eta Eneko Romok zuzendutako taldeak ere gola eskuratzeko abaguneak izan zuten.
Santanderreko Racingek izan zuen neurketaren aginte makila partidu hasieratik, baina Real Unionek ondo jakin zuen bere papera jokatzen eta baloirik gabe bazegoen ere, eroso aurkitzen zen. Sekulako aukerak izan zituzten santanderrekoak baina Irazustak erantzun bikainekin hutsekoa mantentzen zuen markagailuan. Lehen zatiko azken minutuan Santanderreko Racingek penalti bat izan zuen bere alde, baina Irazustak bere ateko morroiloa itxi eta penaltia gelditu zuen.
Atsedenalditik bueltan, Santanderreko Racing bere lanarekin jarraitu zuen, baloiaren jabetza eta aukerak alde zituzten, baina ez ziren gai gauzatzeko. Talde txuribeltzak ere bere abagune argiena izan zuen bigarren zatian. Alain Eizmendiren jaurtiketa ordea ezta ez zen sareetara joan eta beraz, hutsekoarekin partidua amaierara iritsi zen.
Puntu positiboa bai, baina Real Union promozio postuetan murgilduta jarraitzen du Izarrak Bilbao Athleticken aurka berdindu eta gero. 32 punturekin datorren igandean 17:00etan Durangoko Kulturala izango dute aurkari. Zortzi final aurretik.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...