Elorriok jarri dio galga Zaisa-Iruni
Errugbia

Elorriok jarri dio galga Zaisa-Iruni

Galdu gabe hamaika partida egin ondoren, porrota jaso zuen Zaisa-Irunek larunbatean Elorrion. Hasieratik korapilatu zion norgehiagoka etxeko taldeak. Bi minutu besterik ez zituen behar izan lehen entsegua egiteko. Koplea gaindituta, jokoan nagusituz joan ziren beltzak hurrengo minutuetan, markagailuan 5-14koa jarri zuten arte. Hortik aurrera, etxeko taldeak intentsitate puntu bat gehiago erakutsi zuen. Irundarren defentsa gainditzeko hutsuneak topatu zituen, eta 27-14ko emaitza jarri zuen markagailuan atsedenaldirako.

Bigarren zatiaren hasieran, lehian sartzeko ahalegina egin zuen Irunek, Joel Herrerak lortutako entseguari eta Ugo Poncinik egindako transformazioari esker. Jokoa parekatu egin zen hurrengo minutuetan. Elorriok atzera egin behar izan zuen abantailari eusteko, baina beltzek ez zuten markagailuari buelta ematea lortu. Galduta ere, garaipen bakar bat behar du Zaisa-Irunek igoera faserako sailkatzeko. Larunbatean Donostian jokatuko dute irundarrek Bera Beraren aurka, 15:00etan Anoetako miniestadioan. Ligako azken aurreko neurketa izango da.

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika