ELOSEGI ETA CRESPO OLINPIADETARA, OLAZABALEK ITXARON BEHARKO DU

Seu d’Urgallen jokatutako mundialean, bakarkako txapelketan zilarrezko domina eskuratu du Elosegik eta brontzezkoa Crespok. Biak Tokioko Joko Olinpikoetan arituko dira, Klara Olazabal ordea itxaron beharko du bostgarren izan ondoren

Seu D’Urgalleko eslalomeko munduko txapelketak berri ezinhobeak utzi ditu. Tripulazio modalitatean Elosegik eta Olazabalek zilarrezko dominak eskuratu bazuten eta Crespok brontzezkoa, bakarkako txapelketetan emaitzak ez dira gutxiagorako izan.

Elosegi C1 modalitatean aritu zen, zazpigarren postuan sailkatu zen final erdietan eta emaitza horrekin 2020ko Tokioko Joko Olinpikoetan lehiatzea lortu zuen. Baina gehiago nahi zuen, eta amestutako jeitsiera bat eginez zilarrezko domina jantzi zuen. Penalizaziorik gabe egin zuen jeitsiera Elosegik, egun osoan lehen postuan egon zen baina azken momentuan Joly frantsesak irundarraren denbora hobetu zuen. Pena urrea ez lortzea, baina asko bilatutako domina eskuratu zuen behingoz Elosegi eta horregatik poz pozik agertu zen podiumean.

Kirolak beti justua bilakatzen da, eta merezi duten kirolariek merezitako emaitzak lortzen dituzte. Hori bera gertatu zitzaion Joan Crespori, brontzezko domina eskuratuta hainbeste amestutako Joko Olinpikoetan aritzeko txarteltxoa lortu zuen. Hau ere, txoratzen igo zen podiumeko hirugarren postura.

Klara Olazabalek ere sekulako emaitza erdietsi zuen bere modalitatean 21 urteko gazteak Munduko bostgarrena bukatu zuen. Emaitza honen bitartez, Tokion aritzeko aukerarekin jarraitzen du, baina momentuz, opor batzuk hartzeko denbora izango du. 

INTZA MENDEZ ETA JON MORENO, MUNDIALEKO HAMARGARGARREN ETA HAMAIKAGARREN BUKATU ZUTEN

Txinak Shaoxing hirian jokatutako maratoi modalitateko 23 urtez azpiko Munduko Kanoa Txapelketarekin denboraldia amaitutzat eman dute bi palista...

ELOSEGI ETA CRESPO OLINPIADETARA, OLAZABALEK ITXARON BEHARKO DU

Seu d’Urgallen jokatutako mundialean, bakarkako txapelketan zilarrezko domina eskuratu du Elosegik eta brontzezkoa Crespok. Biak Tokioko Joko Olinpikoetan arituko...

KLARA OLAZABAL ETA ANDER ELOSEGIK ZILARREZKO DOMINA LORTU DUTE MUNDUKO TXAPELKETAN, JOAN CRESPOK URREZKOA

Seu D’Urgallen jokatzen ari den Munduko Slalom Piraguismo Txapelketan emaitza izugarriak lortu dituzte gaur patruilen modalitatean

Oso txukun eta fin...

KLARA OLAZABAL ZAZPIGARREN ETA ANDER ELOSEGI BEDERATZIGARREN ESLALONEKO MUNDUKO KOPAKO LAUGARREN PROBAN

Leipzig hiritik hurbil dagoen Markkleebergeko kanalean jokatu zen Eslalon Olinpikoko Munduko Kopako laugarren proban Santiagotarrakeko bi palistak lehen hamarren...

AITOR GORROTXATEGI ZAZPIGARRENA BUKATU DU MUNDUKO TXAPELKETAN

Santiagotarrakeko palistak Espainiako selekzioarekin Hungariako Mundialean K4ko kanoan aritu zen asteburuan eta zazpigarren bukatzea lortu zuen

Emaitza...

JON MORENO ETA INTZA MENDEZ EUROPAKO LEHEN HAMARREN ARTEAN

Europako 23 urtez azpikoen txapelketan, Santiagotarrak Arraun Elkarteko Jon Moreno eta Intza Mendez bostgarren eta zortzigarren postuan bukatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika