Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
11 Urt, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Bidasoa Atletiko Taldea
Bidasoa Atletiko Taldeak 2021eko lehiaketak asteburuan hasi zuten. Zehazki, Donostiako belodromoan, Taldekako Pista Estaliko Euskadiko Txapelketa absolutuan bigarren eta hirugarren postuan bukatu zuen.
Anoetako Belodromoa Taldekako Pista Estaliko Euskadiko Txapelketa absolutuaren egoitza bilakatu zen. Bertan, Bidasoa Atletiko Taldeko bi talde bertaratu ziren eta biek ala biek paper ona burututa itzuli ziren Bidasoa eskualdera. Emakumezkoen taldeak zilarrezko domina eskuratu zuen eta gizonezkoenak brontzezkoa. Horietaz gain, zenbait atletek, era pertsonalean ere, probak irabazteko gaitasuna erakutsi zuten.
Emakumezkoetan Atletiko San Sebastian taldeak soilik gailendu zituen bidasoatarrak, 76 punturekin Bidasoa Atletiko Taldeak txapelketako bigarren postuan bukatu zuen. Gizonezkoetan, berriz, 63 puntu eskuratu zituzten, Real Sociedad taldearen eta Atletiko San Sebastianen atzetik bukatu zuten jardunaldia.
Bidasoa Atletiko Taldeko atletak gogotsu zeuden lehiatzeko; izan ere, taldean oso ondo aritzeaz gain, zenbaitzuk marka pertsonal bikainak lortu zituzten. Hala nola, Teresa Errandoneak inoizko denboraldi-hasiera onena izan zuen, 60metro hesidunak 8”18ko denboran egin zituen. Errandoneaz aparte, Sara Villasantek (1500 metroetan) eta Paula Añorgak (pertika jauzian) garaipenak lortu zituzten.
Gizonezkoek ere oso fin aritu ziren. Esaterako, Iker Arozenak 7,25metroko jauzia egin zuen luzera jauziko proban garaipena lortzeko. Gonzalo Tamayok pisu jaurtiketan eta Joseba Larzabalek 3000 metroetan garaipenak erdietsi zituzten.
Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia
2024ko uda ailegatzear dago eta...
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...