ESPAINIAKO HIPIKA ERREGE FEDERAZIOKO ENTRENATZAILEA JAIZUBIAN

Ricardo Juradok, Espainiako Hipika Errege Federazioko entrenatzaile adituak, abenduaren 2an eta 3an zaldiketan eta zaldien entrenamenduak eskainiko dizkie eskualdeko ikasleei. 

Jaizubia Hipika Klubak 2021eko ikastuerteari begira jarri da, baina urtea bukatu aurretik, ikastaro berezia antolatu dute hauen instalazioetan. Espainiako Hipika Errege Federazioko jauzien entrenatzailea den Ricardo Juradok Zaldi-eskolan gidatuko ditu ikastaroak, abenduaren 2an eta 3an. Oso baliagarria izango den clase magistrala emango du Juradok; hala ere, pandemiaren hedapena dela-eta, Klubetik igorri dute azken orduko aldaketak egon daitezkeela.

Juradoren ikastaroak eskualdeko ikasleei zaldiketan eta zaldien entrenamendua hobetzera zuzenduko da. Abenduaren 2rako 15 plaza ireki dituzte eta 3rako, 18. Jaizubia Hipika Klubeko ordezkariek plazak beteko direla aurreikusten dute, horregatik, urtarrilaren 4an eta 5ean beste jardunaldi berriak eskainiko dituztela iragarri dute.

Jurado Espainiako Errege Federazioko entrenatzaileaz izateaz gain, 2018.urtetik hautatzailea da ere bai. Zaldien munduan dena irabazitakoa da: bost Espainiako Txapelketa irabazi ditu, Eurpako hiru eta Munduko bi.

Ikastaroak 100 euro balio ditu eta parte hartzeko, 638 074 570 telefono zenbakian izena eman behar da. Boxa behar izanez gero, 40 euro gehiago ordaindu beharko dira. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika