Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
28 Aza, 2015
BIDASOA: Zubiria, Vazquez (1), Cristian (3), Beltza (1), Portero (1), Kauldi (4), Azkue (5). Dejanovic, Cavero (1), Crowley (5), Villar (2), Muiña (4), Bezbradica, Mouriño (2), Davidovic (1).
ALCOBENDAS: Rodriguez, Díez (5), Alberto López, Velasco (1), Muñoz (1), Llopis (2), Barba (1). Santiago López, Gómez (4), Jiménez (1), González, Calle, García, Gimeno, Pérez (2).
EPAILEA: Escoda Pérez.
MARKAGAILUA: 2-1, 3-3, 5-5, 8-7, 11-9, 14-11 (atsedenaldia); 17-11, 19-12, 20-14, 22-17, 26-17, 30-19.
Maila onenetik urrun samar ibili da Bidasoa-Irun Alcobendasen aurkakoan. Madrilgo taldea mendean hartzeko, ez du bikaintasuna behar izan. Lehen zatian, behintzat, Bidasoak ez du aurreko neurketetako nagusitasuna erakutsi. Hogeigarren minutuan, gol bakarreko aldea zuen oraindik. Azken ahaleginean, aldea handitzea lortu dute horiek. Lauko abantaila hartzeko aukera izan dute, baina denbora agortu zaie azken erasoan. Julian Porterok behartuta egin du azken jaurtiketa, eta huts egin du (14-11).
Atsedenaldiko hizketaldiak eragina izan du, beste indar batekin irten baita Bidasoa bigarren zatian. Jon Azkuek hiru gol sartu ditu segidan, defentsako lan ona baliatuta. Caverok partziala borobildu du, etxeko taldeari zazpiko abantaila emateko (18-11). Errenta horrek konfiantza eman dio Bidasoari, eta itxura hobea eman du hurrengo minutuetan. Gainera, Alcobendas ez da garaipena arriskuan jartzeko gai izan. Adrian Crowleyk hiru gol egin ditu segidan 20.minututik aurrera, azkena pibotearen kokalekura lekualdatuta. 25-17koa izan da, eta zazpi minutu falta ziren 30.erako. Norgehiagoka erabakita zegoen. Amaiera erosoa izan du partidak Bidasoarentzat.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...