08 Urt, 2019
Abian da arraun munduko aurredenboraldi luzea. Urrun gelditzen den udara buruan, lehen proba egin du Ama Guadalupekoak. Hondarribiko XV. Traineruen Jaitsiera irabazi zuen larunbatean, 19:50eko denbora onarekin. Giroa hotza zen arren, itsasoa baldintza bikainetan zegoen hondartzatik irteten den estropada eremuan. Hondarribiak zortzi segundora utzi zuen San Juan, hemezortzira Portugalete eta hogeita bira San Pedro. Hondarribia B ontziak ere maila handia eman zuen, eta bosgarren sailkatu zen TKE ligako Astilleroren aurretik. Hortaz, baikorra izan zen lan saioa arraun elkarte bidasoarrarentzat. Ligako aurkari indartsuenak parean ez zeuden arren, bide onean dagoela erakutsi zuen Ama Guadalupekoak.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...