Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
13 Ira, 2015
RAYO MAJADAHONDA: Basilio, Rubén, Lorente, Iñaki, Sergi (Alex, 70'), Oliva, Fabry, Rubén Blanco (Borja Acha, 62'), Toni, Portilla (Jorge Félix, 83'), José Luis.
REAL UNION: Txusta, Morcillo, Aimar, Esnaola, Urkizu, Rodellar, Eizmendi, Romo (Alonso, 60), Juan Domínguez, Barrón (Ozkoidi, 60'), Galán.
GOLAK: 1-0: Portilla (36').
EPAILEA: Antonio Santos Pargaña. Txartel horiak: Oliva, Alex, Iñaki (Rayo); Galán Alonso (Real Union). Txartel gorria: Lorente (Rayo).
Seitik sei puntu bildu ditu Real Unionek Stadium Galen. Handik urrun, berriz, ez du bakarra ere eskuratu. La Rodan galdu zuen bigarren jardunaldian, eta El Cerro del Espinon galdu du oraingoan, Rayo Majadahondaren kontra. Eguerdian hasi da partida, eta lokartuta ekin dio Unionek. Aukera bikoitza izan du Rayok lehen minutuan. Zelaian agintzen jarraitu du etxeko taldeak hurrengo minutuetan, saririk lortu gabe. Ordu laurden behar izan dute txuribeltzek pizten hasteko. Juan Domínguezek eta Galanek jaurtiketa bana egin dute kanpora. Hurbilago joan da Eizmendiren saiakera, zutoinean jo baitu. Norgehiagoka orekatzen ari zela zirudienean, husnakoa apurtu du Portillak. Aurretik jarri du etxeko taldea 36.minutuan.
Bigarren zatia hasi bezain pronto itxura hobea hartu du neurketak Real Unionentzat. Lorente aurkariak txartel gorria ikusi du, Galani egindako faltagatik. Hala ere, Rayok bigarren zati osoa hamar jokalarirekin egin duen arren, Irungo taldea ez da banakoa sartzeko gai izan. Alonso eta Ozkoidi sartu ditu Aitor Zulaikak, baloiaren jabetzan hobetzeko asmoz. Aldaketek eragina izan dute, baina arearen inguruan, txuribeltzak ez dira fin ibili. Galanen gola jokoz kanpokoagatik baliogabetu du epaileak, 79.minutuan. Azken txanpan ahalegina egin duen arren, punturik gabe amaitu du jardunaldia Real Unionek. Akatsak zuzentzen jarraitu beharko du Zulaikak astean zehar.
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...
1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra
CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...