28 Mar, 2017
MARIñO: Laura, Lide, Udane, Uxue (Olatz 70´), Gorbea, Erkuden, Aneto, Ane, Lara (Elena 70´), Marina (Rebeca 61´), Garazi.
ARDOI: Jaione, Alba, Marian, Nerea, Julia, Lorena, Itxaso, Celia, Laura, Josune, Jessi.
GOLAK: 1-0 Aneto (30´); 1-1 Itxaso (33´); 2-1 Lide (92´).
Mailari eusteko urrats handia eman du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok, Ardoi arerio zuzena mendean hartuta. Igande goizean, Landetxako norgehiagokan, nafarrak hobeto aritu ziren lehen ordu erdian. Gorbeak ateratako korner batean, ordea, Anetok sarera bidali zuen baloia, buruz. Golak ez zuen neurketaren norabidea gehiegi aldatu, Ardoik banakoa lortu baitzuen hiru minutu beranduago.
Bigarren zatiaren hasieran ere gehiago izan zen Ardoi. Abaguneak sortu zituen, baina ez zen eraginkorra izan. Azken ordu laurdenean, hobera egin zuen Mariñok. Edonola ere, bigarren gola ere estrategiako jokaldian iritsi zen, luzapenean, gainera. Gorbeak atera zuen, eta Olatzek baloia ukitu ondoren, Lideri eskura gelditu zitzaion. Baloia sarera bultzatu, eta garaipena eman zion Irungo taldeari. Hiru jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko, eta hiru puntuko errenta dute orain urdinek jaitsiera postuekiko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...