Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker
Real Unión Roca:...
15 Urt, 2017
REAL MADRID B: Luca, Tejero, Quezada (Abner, 46’), Javi Sánchez, Hermoso, Valverde, Sergio Díaz, Febas, Campuzano (Nikos, 63’), Enzo (Cristian Cedrés, 73’), Javi Muñoz.
REAL UNION: Tena, Azkoiti, Urkizu, Senar, Aimar, Esnaola, Estrada, Mikel Alonso (Martins, 64’), Galán (Escoruela, 78’), Juan Domínguez, Ozkoidi (Thaylor, 71’).
GOLAK: 1-0: Campuzano (11'). 1-1: Juan Domínguez (53'). 1-2: Ozkoidi (68').
EPAILEA: Milla Alvendiz. Txartel horiak: Sanchez, Abner (Real Madrid B); Azkoiti, Estrada, Martins, Ekhi (Real Union).
Bolada txarra apurtu du Real Unionek, Real Madrilen filialari haren etxean irabazi ondoren. Bost partida zeramatzaten txuribeltzek irabazi gabe. Castillak, berriz, lau galdu gabe. Ondo hasi ziren madrildarrak larunbatean, gainera, 11.minutuan abantaila hartzea lortu baitzuten. Gol aukera gehiago ere izan zituen lehen zatian.
Bigarrenean, ordea, markagailuari buelta ematea lortu zuen Asier Santanaren taldeak. Juan Domínguezek berdindu zuen markagailua, 53.minutuan. Ordu laurden beranduago, Iosu Ozkoidik aurretik jarri zuen talde txuribeltza. Sendo eutsi zion aurrerantzean, konfiantza berreskuratzeko balio duten hiru puntu biltzeko.
Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker
Real Unión Roca:...
Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola
Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...
Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan
Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...
Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra
CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...