GABONETAKO KROSAK 2021era ARTE ITXARON BEHARKO DU

Covid-19a dela-eta, Bidasoa Atletiko Taldeak urtero gabonak partean antolatzen duen lasterketa bertan behera uzten da.

Denok espero genuen albistea bete egin da. Bidasoa Atletiko Taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi du urtero antolatzen duten Gabonetako Krosa eta Super Amara Gabonetako Krosa Txiki lasterketak, egungo egoerak baldintzatuta, bertan behera uztera behartuak ikusi direla.

Lasterketako segurtasuna lehenetsi nahaian, Bidasoa Atletiko Taldeak hilabeteak zeramatzan egungo egoerara egokitutako araudiak eta protokoloak lantzen; alabaina, egungo egoera zein den kontuan izanik, horrelako ekitaldi bat antolatzeko une egokia ez dela pentsatuta, gustuko ez duten albiste hau eman behar izan dute.

Bada, urtero eskualdeko ehundaka pertsona biltzen dituen lasterketa 2021era arte itxaron beharko du. Iritsiko dira garai hobeak eta horietan, Bidasoa Atletiko Taldeak atletismoko probak antolatzen jarraituko du. 

SEI DOMINA GIPUZKOAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN

Bidasoa Atletiko Taldeak sei domina eskuratu ditu asteburuan Donostiako Belodroam jokatu zen Gipuzkoako Txapelketa Absolutuan. Pertika jauzian, BAT-eko hiru atletek,...

BIDASOA ATLETIKO TALDEAK PRESTAKETAN DARRAI

Asteburuan parte-hartze libreko laugarren jardunaldiak jokatu zituzten Donostiko Belodromoan eta aurrekoetan bezala, Bidasoa Atletiko Taldeak ordezkaritza ugaria...

EMAKUMEZKOEK ZILARRA ETA GIZONEZKOEK BRONTZEZKOA

Bidasoa Atletiko Taldeak 2021eko lehiaketak asteburuan hasi zuten. Zehazki, Donostiako belodromoan, Taldekako Pista Estaliko Euskadiko Txapelketa absolutuan...

LAIA OLASCOAGAK ETA BEÑAT MIQUELERENAK GOI-MAILAKO 16 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN PARTE HARTU ZUTEN

Teresa Errandonea 7’’58ko denborarekin estreinatu zen 60 metro libreetan Donostiako Belodromoan egindako proba libreetan. 

Bidasoa Atletiko...

BIDASOA ATLETIKO TALDEAK LEHEN PROBAK BURUTU DITU

Denbora asko lehiatu gabe egon ostean, pasaden igandean Bidasoa Atletiko Taldeko atletek Donostiako belodromoan pista estaliko lehen proba libreetan parte hartu...

GABONETAKO KROSAK 2021era ARTE ITXARON BEHARKO DU

Covid-19a dela-eta, Bidasoa Atletiko Taldeak urtero gabonak partean antolatzen duen lasterketa bertan behera uzten da.

Denok espero genuen albistea bete...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika