Garaipen estua lortu du Real Unionek
Futbola

Garaipen estua lortu du Real Unionek

REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Urkizu, Rodellar, Mikel Alonso (Martins, 58'), Mujika, Ozkoidi (Iriondo, 70'), Eizmendi, Galán (Barrón, 77').

RAYO MAJADAHONDA: Basilio, Rubén, Sergi (Vázquez, 46'), De Pedro, Iñaki, Oliva, Jorge Félix, Arranz, Acha (Lorente, 82'), Jose Luis, Blanco (Carco, 66').

GOLA: 1-0: Mikel Alonso (55').

EPAILEA: Carbajales Gómez. Txartel horiak: Txusta, Azkoiti, Iriondo (Real Union); Sergi, Blanco (Rayo Majadahonda).

Denboraldi honetan lau aldiz aritu dira elkarren aurka Real Union eta Rayo Majadahonda, baina azkenekora arte, txuribeltzek ez dute nagusitzea lortu. Ligako hogeita hirugarren jardunaldian izan da, Stadium Galen. Kostata irabazi dute, hori bai. Lehen zati ederra egin du Unionek. Jokoan fin ibili da, eta baloirik gabe, presio antolatua eta eraginkorra egin du. 20.minutuan izan du lehen gol aukera, kontraeraso batean. Ozkoidik eskuin aldera zabaldu du baloia, Galanek barrura egin du, ezkerrez jaurtitzeko. Baloiak zutoina jo du, barruko aldetik. Oso hurbil izan du gola Galanek berak, hamabi minutu beranduago. Bere jaurtiketa hankartean gelditu zaio atezainari. 36.ean, aurrelari nafarrak eta Eneko Eizmendik elkarri traba egin diote, gola eskura zutenean. Ahaleginak egin badituzte ere, txuribeltzek ez dute lehen zatian abantaila hartzea lortu.

Bigarrenaren hasieran iritsi da gola. Jokaldi landua borobildu du Mikel Alonsok, Ozkoidiren pasea jaso eta baloia bigarren zutoinera bidalita. Gola sartu bezain pronto Alonso zelaitik atera du Aitor Zulaika entrenatzaileak, Mikel Martinsen sarrerarekin zelai erdia indarberritu nahi izan du, Rayok egindako aldaketei aurre egiteko. Neurketaren kontrola galdu du, hala ere, Real Unionek, eta arriskua sortzeko modua topatu du arerioak. Gol aukera argirik ez du izan, dena den, txuribeltzen defentsako lan onari esker. Real Unionek abantaila izanagatik ere, nolabaiteko ezinegona nagusitu da Stadium Galen azken minutuetan. Luzapenean Rayoren azken bultzadari aurre egin behar izan dio Irungo taldeak. Baloia berreskuratu du, eta bigarren gola sartzeko kontraerasoa izan du. Barronek, baina, pase eskasa egin dio Eizmendiri, eta beasaindarrak huts egin du errematean. 1-0ekoa aski izan da, hala ere, Unionek hamalaugarren garaipena ospatzeko.

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika