GARAIPENA+3.POSTUA=ILUSIOA
Eskubaloia

GARAIPENA+3.POSTUA=ILUSIOA

21- BM. Benidorm: Leo Vial (17 paradas), Simonet (3), Rivero (4), Dapiran, Grau (2), Revin, Cabanas (8) -siete inicial-, Marchán, Porras (2), Robles, Paván, Calderón, Skillhammar (2), Mijuskovic (P.S.) y Rodríguez.

23- Bidasoa-Irun: Ledo (16 paradas), Cavero (1), Zabala, Serrano (1), Renaud (5), R. Salinas (2), Azkue (3) (siete inicial), Rangel (P.S.), Aldaba, Odriozola (4), E. Salinas (3), Barthe, De la Salud (3) y Tesoriere (1).

Bidasoak badaki zer den etxetik kanpo bi puntu lortzea eta norgehiagoka egokia hautatu zuen lehen garaipena lortzeko. Meritu handiko garaipena izan zen larunbatekoa, izan ere, kilo askoko eta oso gogorra den talde baten aurka aritzen zen, Benidorm taldearen aurka hain zuzen. Gol gutxiko partida izango zela eta 60 minutuak kontzentrazio maila handia exijituko zuela argi zuten Jacobo Cuetarerenek.

Norgehiagoka bi aldeko golen segidakin hasi zen. Benidormek eta Bidasoak bi atezainen sareak urratzea lortu zituzten. Irundarrek 7 metroko hiru jaurtiketa huts egin zuten eta horrek lehen minutuetan berdintasuna mantentzea baimendu zuen. Beti ere bazirudien lehen zatian Bidasoa Benidorm baino puntu bat hobeago zuela, horren adibide garbia da beti gol baten edo bi goleko abantaila zuela.

Sergio de la Saludek 22.minutuan 7-9ko markagailuarekin beste 7 metroko jaurtiketa bat huts egin zuen, hiru goleko distantzia jarriko zuena. Ez zen hala izan eta norgehiagoka atsedenaldira 10-12ko markagailuarekin iritsi zen.

Atsedenalditik bueltan, Xoan Ledó atezaina izan zen irundarren protagonista nagusia. Jaurtitako baloien %47a gelditu zuen, Benidormen erasoari argi aurre eginez. 18. minutuan Jon Azkuek hiru goleko errenta ezartzen zuen (11-14), Kauldik lauko errenta jartzeko gola huts egin zuen eta Cabanasek 12-14koa jarri zuen. Hauek izan ziren minuturik zailenak, izan ere, Benidormek buelta eman nahi izan zion norgehiagokari eta gol batera hurbildu ziren. Irundarren entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen, baina Simonetek eta Cabanasek 16-15ekoa ezarri zuten. Baina Bidasoa ez zen kokildu.

Orduan Sergio De la Saludek norgehiagokari beste erritmo lasaiago eta zentzudunagoa eman zion eta azkar batean Leo Renauden bi golen bitartez 16-18ko lortu zuten. Aukerak izan zituzten hirugarren golaren errenta lortzeko baina Leo Vial atezaina paregabe egon zen.

Bi minutu faltan, 20-20koa adierazten zuen markagailuak eta orduantxe hiru izan ziren Bidasoa taldean nabarmendu ziren jokalariak. Rodrigo Salinasek 20-21ekoa sartu zuen, Ledok geldiketa bikaina egin zuen Porrasen aurrean eta Esteban Salinasek azkeneko bi golak eskuratu zituen. Amaieran 21-23.

Bi puntu etxetik kanpo lortu zituen Bidasoak eta 3.postura igo dira sailkapen nagusian. Hurrengo arerioa, Angel Ximenez Avia-Puente Genil izango da, larunbatean Artalekun.       

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika