05 Eka, 2015
Gipuzkoako Atletismo Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten igandean Donostian. Taldeka, mutilek garaipen argia eskuratu zuten. Neskak hirugarren izan ziren. Bederatzi domina jantzi zituzten, guztira, atleta bidasoarrek. Urrezkoak lortu zituzten Malen Ruiz de Azuak pertika jauzian, eta 4x400 erreleboko taldeak (Aitor Aldaya, Diego Tamayo, Asier Díaz, Andoni Eizagirre). Podiumeko bigarren tokira igo ziren Javier Mariscal 200 metroko lasterketan, Ander Lopez 800 metrokoan eta Mikel Ruiz Lasa disko jaurtiketan. Hirugarren izan ziren Mikel Matey altuera jauzian, Iñaki Gavela 3.000 metro oztopoetan, eta David Hernandez 5 km-ko martxa proban.
400 metroko hesi-lasterketako finalean seigarren izateaz gain, Espainiako rekorra ere lortu zuen BATeko atleta gazteak
Bidasoa Atletiko Taldeak...
Dagoeneko 90 korrikalarik eman dute izena, baina oraindik ere epea ez da itxi
Guadalupeko Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko da larunbat honetan,...
Perun ospatuko da 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa, abuztuaren 26tik 31ra
Denboraldi berria hastear dagoela, Bidasoa Atletiko Taldeko bi atletek...