GOI MAILAKO MAHAI TENISA SONIA ETXAZARRETAN
Mahai Tenisa

GOI MAILAKO MAHAI TENISA SONIA ETXAZARRETAN

Asteburu honetan ezta ez da Champions Leagueko lehen garaipena iritsi, baina Lekaenea Maha Teniseko bi taldeek oso itxura ona eman zuten bi talde garrantzitsuren aurka

Gizonezkoak ostirlean eta emakumezkoak larunbatean goi mailako neurketak jokatu zituzten Sonia Etxazarreta Kirol Gunean eta aurpegia eman arren, Champions Leagueko garaipenak iritsi gabe jarraitzen dute. Gizonezkoak Orenburg talde errusiarraren aurka lehiatu ziren eta emakumezkoak Forschberg talde austriarraren aurka.

Gizonezkoen neurketa historikotzat jo zuten Lekaenea Taldeko ordezkariek. Irundarrak Endika Diezekin, Hampus Soderlundekin eta Dani Palaciosekin egungo txapelketako Orenburg jasotzen zuten. Hauek lehen mailako jokalariekin etorri ziren Irunera, hala nola, Dimitri Ovtcharovekin, Marcos Freitasekin eta Alexey Liventsovekin.

Irundarrek ez zuten ezer galtzeko baina dena irabazteko zuten eta beldurrik gabe, kemena medio, egungo txapeldunari aurre egin zioten. Ez zuten zorterik izan, 0-3 galdu zuten, baina puntu guztiak borrokatu zituzten eta esfortzu hori Sonia Etxazarreta Kirol Gunera bertaratu zirenek eskertu zuten.

Hauek izan ziren ostiraleko neurketen emaitzak:  

Hampus Soderlund- Marcos Freitas 1:11 / 11:9 / 3:11 / 13:15

Endika Diez-Dimitrij Ovtcharov 5:11 / 10:12 / 4:11

Daniel Palacios -Alexey Liventsov 9:11 / 9:11 / 11:8 / 6:11 

Emakumezko taldeak ordea Forschber talde austriarra jaso zuen etxean. Gizonezkoen antzera oso irudi ona eman zuten Lekaenea zalegoaren aurrean baina 0-3koarekin konformatu behar izan zuten. Hori bai, majo sufritu zuen kanpoko taldeak, izan ere, Maria Xiaok eta Roxana Iamendik joko bat irabaztea lortu zuten. Asko borrokatu bazuten ere, austriarrak gehiago izan ziren eta datorren jardunaldira arte itxaron beharko dute Champions Leagueko garaipena eskuratzeko.

Hauek izan ziren larunbateko neurketen emaitzak:  

Maria Xiao-Sofia Polcanova 6:11/11:7/15:13/6:11/5:11

Jin Zhang-Yui Hamimoto 10:12/7:11/8:11

Roxana Iamendi-Linda Bergström 6:11/11:7/1-11/7-11 

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika