GOL BATEK KONDENATU ZUEN BIDASOA XXI

Bidasoa XXI Waterpolo taldeko gizonezkoek ezin izan zuen Azken Portuko igerilekuan Leioa garaitu (6-7) eta lehiaketa irabazteko borrokatik at geratu da.

Bidasoa XXI Waterpolo taldeko gizonezkoek ez zuten EH Kopako bigarren fasea behar bezala hasi. Euskadi mailako lehen mailan aritzen den Leioa talde bizkaitarra jaso zuten, larunbatean Azken Portuko igerilekuan eta gol batengatik, 6-7, lehiaketa irabazteko borrokatik kanpo geratu da talde irundarra.

Lehen fasearen antzera, larunbateko neurketa oso azkarra izan zen. Bizkortasun horrek bi taldeek akats puntual ugari egitera behartu zituzten, baina neurketak aurrera egin ahala, puntualak ziren akatsak erabakigarriak bihurtzen joan ziren. Bidasoa XXI hasi zen markagailuan agintzen, atsedenaldiaren aurretik, 3-1 agindu zuten. Leioak, aldiz, erreakzionatzeko gaitasuna izan zuen eta 0-2ko partzial baten bidez, 3-4 aurretik jarri ziren. Ordutik aurrera, Leioako taldeak ondo kudeatu zuen denbora eta abantaila eta neurketa amaierara 6-7koarekin iritsi ziren bi taldeak.

Porrot honen bitartez, esan bezala, Bidasoa XXI Waterpoloko gizonezkoek ezingo dute EH Kopa irabaztegatik lehiatu, baina galdu arren, lehiaketak ez du etenik izango. Larunbat honetan, EH Kopako bosgarren postuarengatik aurka Sestaoren aurka arituko dira. 

PORROTARIK GABEKO DENBORALDI HASIERA

C.D. Urgara Txingudi emakumezkoen taldeak 13-10 irabazi zion Sestaori lehia estu baten ondoren 

Lehengo...

DENBORALDIA BUKATZEKO, BRONTZEZKO DOMINA

Bidasoa XXI Waterpoloren nesken taldeak sekulako Espainiako Txapelketa jokatu du Valliranen. Ostiralean abiatu ziren bertara eta jokatu zuten lehen neurketan, Carthago talde murtziarra 10-0...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA BIDASOA XXI WATERPOLORENTZAT

Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion

Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen...

IARE KARRERA ESPANIAKO SELEKZIOKO TEKNIKARIEKIN ENTRENATZEKO DEITUTA

 Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika