Gola falta izan zaio Real Unioni
Futbola

Gola falta izan zaio Real Unioni

REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Urkizu, Rodellar, Martins (Iriondo, 89'), Ozkoidi (Urbieta, 85'), Mikel Alonso, Eizmendi, Mujika (Barrón, 74').

SOCUéLLAMOS: Facundo, Pérez, Zurdo, Trillo, Rodriguez, Rivas, Pituli (Pablo, 62'), Chato, Javi Gómez, Ocaña (Calle, 72'), Domínguez (Garrido, 83').

EPAILEA: Pardeiro Puente. Txartel horiak: Azkoiti, Rodellar, Mujika (Real Union); Ocaña, Domínguez (Socuéllamos).

Sufritutako puntua lortu du Socuellamosek Stadium Galen. Ontzat eman du berdinketa Gaztela-Mantxako taldeak, gehiago izan baita Real Union bigarren zatian. Lehenengoa parekatuagoa izan da. Etxekoek izan dute baloiaren jabetza, baina nekez lortu dute aurkariaren defentsan hutsuneak topatzea. Socuellamosek, berriz, bi gol aukera argi izan ditu. Ahalegin fisiko handia egin behar izan dute kanpokoek, eta bigarren zatian ordaindu dute.

Atsedenalditik aurrera nagusi izan dira txuribeltzak. Socuellamosek behera egin du, eta bere zelaian sartu du Real Unionek. Erasoko baliabide sorta erakutsi du Aitor Zulaikaren taldeak. Hegaletatik sartu dira irundarrak, erdiratzeak egin dituzte, eta kanpoko jaurtiketak ere bai. Ozkoidik, Barronek eta Alonsok izan dituzte abagunerik onenak, baina ez dute asmatu. Real Union ez da eraginkorra izan Facundoren atearen aurrean. Ondorioz, puntu bakar bat eskuratu du. Stadium Galen galdu gabe jarraitzen badu ere, sailkapeneko lehenak urruntzen ari zaizkio Unioni. Arrazoia, etxetik kanpoko emaitza kaskarrak.

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika