GORUNTZ BEGIRA SEIGARREN POSTURA IGO DA ERROIBIDE
Saskibaloia

GORUNTZ BEGIRA SEIGARREN POSTURA IGO DA ERROIBIDE

Igoera postuetara hurbiltzeko norgehiagoka garrantzitsua zen igandekoa. Bi taldeak sailkapeneko seigarren postura igo nahi zuten baina bakarrak lor zezaken eta Erroibide izan zen garaile.

Sergio Martinen mutilek lau laurdenak irabazi zituzte, norgehiagoka hasieratik menderatu zuten seinale. Seriotasun handirekin irten ziren kantxara eta behin markagailuan aurretik jarri eta gero, bizkaitarrak ez ziren berriro ere aurretik jarri. Hala ere, lehen zatia oso berdinduta egon zen, atsedenaldira 36-31ko markagailuarekin bukatu zen, edonork irabazteko moduan.

Baina saskibaloiko partidu asko hirugarren laurdenean irabazten direla esan ohi da eta horixe egin zuen Erroibidek. Defentsan eta errebotean oso ongi ibili ziren irundarrak eta erasoan argi aurkitzen zituzten saskiraketak. Horrela, hirugarren laurdena 53-42 bukatu zen.

Ordea bizkaitarrek ez zuten partidua galdutzat eman eta laugarren laurdenean sei puntutara hurbildu ziren. Norgehiagoka estuen zegoen unean, partidua narrastu zen eta Askartzaren antolatzailea kanporatu egin zuten. Ordutik, azken minutuak maisutasunarekin gobernatu zuten irundarrak eta 66-54ko garaipena lortu zuen.

Alor pertsonalean, Erroibideko Amaury Martinez jokalaria partiduko saskiratzaile nagusiena izan zen 33 punturekin, taldearen erdia.

Esan bezala, talde irundarra seigarren postura igotzen da. Hurrengo norgehiagoka Mungian jokatuko dute, sailkapeneko laugarrenaren aurka. Irabaztekotan, igoera faseko postuak garaipen batera izango lituzkete.  

LUZAPENEAN KALE ERROIBIDEK
Saskibaloia

LUZAPENEAN KALE ERROIBIDEK

Atsedenaldiko jardunaldiaren ostean txapelketara bueltatzen zen Erroibide. Gasteizera bidaiatu zuten larunbatean bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzera eta azken bi urteetan bezala,...

2019a EZ DA EXPRESS HONDARRIBIA IKASBASKETEN URTEA IZATEN ARI
Saskibaloia

2019a EZ DA EXPRESS HONDARRIBIA IKASBASKETEN URTEA IZATEN ARI

Denboraldia indartsu hasi zuten hondarribitarrek. Zazpi garaipen eta hiru porrot soilekin sailkapeneko hirugarren postuan kokatuta zeuden. Gainera, garaipen garrantzitsuak erdietsi zituzten horien...

MUNGIA JAUN ETA JABE
Saskibaloia

MUNGIA JAUN ETA JABE

Garaipena eskuratuta playoff postuak hurbilago izango zituen Erroibidek, baina min ematen duen porrota jasan zuten irundarrek Mungiako kiroldegian. 90-55 nagusitu zen Mungia Saskibaloi Taldea,...

GORUNTZ BEGIRA SEIGARREN POSTURA IGO DA ERROIBIDE
Saskibaloia

GORUNTZ BEGIRA SEIGARREN POSTURA IGO DA ERROIBIDE

Igoera postuetara hurbiltzeko norgehiagoka garrantzitsua zen igandekoa. Bi taldeak sailkapeneko seigarren postura igo nahi zuten baina bakarrak lor zezaken eta Erroibide izan zen...

LA CASILLAN GARAIPENA LORTU DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

LA CASILLAN GARAIPENA LORTU DU ERROIBIDEK

Irundarrak garaipen baten beharrean zeuden Sergio Martinen mutilak eta merituzko garaipena lortu zuten La Casilla kiroldegi historikoan. Lehen laurdena galtzen hasi bazuten ere, talde joko...

GABONAK SASKIBALOIAZ BLAI
Saskibaloia

GABONAK SASKIBALOIAZ BLAI

Hernani Kirol Elkarteak, Oiarso Saskibaloi Taldea, Hondarribia Ikasbasket eta Hendaiako Saskibaloi Taldeak izan dira gonbidatuak txapelketa berri honetara.

Talde irundarrak, Erroibidek,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika