Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
12 Eka, 2017
GRANOLLERS: álamo, Cabanas (3), García, Ferrer, Figueras (7), Cañellas (5), Resina (2). Vicente (4), Flores, Arnau García (2), Pérez (4), Guàrdia, Sastre, Cumplido, Da Silva (4), Kasal.
BIDASOA: Zubiria, Aldaba (1), Nonó (2), Odriozola (10), Borragán (7), Serrano (3), Lancina (1). Dejanovic, Cavero (2), Martínez, Beltza, Muiña, Basaric (1), Azkue, Popovic (2).
MARKAGAILUA: 1-3, 3-5, 6-7, 8-7, 12-10, 17-13 (atsedenaldia), 19-16, 22-18, 24-21, 27-24, 30-25, 31-29.
Lehen kanporaketan gelditu da Bidasoa Errege Kopako zortziko finaletik kanpo. Ligako laugarren sailkatuari aurre egin dio Leonen, baina ez du aurrera egitea lortu. Zubiria atezaina fin ibili da hasieran, eta lehen abantailak bidasoarren aldekoak izan dira. 15.minututik aurrera, ordea, Granollersek aginte makila hartu du. Lau goleko errenta eskuratu du atsedenaldirako (17-13).
Aldagelatik bueltan, 5-1eko defentsarekin saiatu da Bidasoa, eta errenta murriztu du, Kauldiren bi golei esker (17-15). Lehian jarraitu du Bidasoak, eta gol bakarrera hurbiltzeko aukera galdu du 20.minutuan. 3-0 eko partzial batekin, norgehiagoka erabaki du Granollersek. Barcelonak irabazi du Errege Kopa, laugarren aldiz segidan.
Kontratua luzatu dio klubak Cuétarari
Jacobo Cuétara entrenatzailearen kontratua luzatu du Bidasoak. 2017/2018 sasoiaren amaierara arteko konpromisoa zuten, baina 2020ra arte luzatuko dute harremana. Entrenatzaile asturiarra 2016ko udaran iritsi zen Artalekura, eta lehen denboraldian, taldea Asobal Ligan mantendu eta Kopako zortziko finalera sailkatu du.
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...
Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra
Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...
Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan
Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken...