HISTORIKOEN ARTEAN GARAIPENIK EZ
Futbola

HISTORIKOEN ARTEAN GARAIPENIK EZ

Real Unionek eta Getxoko Arenasek 1-1 berdindu dute Stadium Galeko zelaian euripean jokatu den neurketa. Galanen eta Praderaren golak bigarren zatian iritsi dira. 

1927ko Errege Kopako finalean aritu ziren bi taldeak jokatu dute gaur Stadium Galen, Real Union eta Getxoko Arenas. Bi taldeak sailkapenean 9 punturekin berdinduta iritsi dira norgehiagokara, bi taldeak goiko postuetan kokatuta dauden taldeen erritmoa jarraitzeko asmoarekin.

Hasierako minutuetan Getxoko Arenasek agindu du, baloiaren jabeak ziren eta neurketako lehen abagunea bizkaitarrentzat izan da. Leandrok, ordea, ez du asmatu Jon Irazustabarrenaren ate aurrean eta minutuak aurrera egin ahala, etxeko taldeak erasora jo du. Euriaren ondorioz, zail zegoen baloia berdegunetik jokatzeko, baina Aitor Zulaikaren joko-era jarraituz, atzetik baloia ondo aterata talde txuri-beltzaren aukerak iritsi dira. Zehazki, hiru izan dira markagailuan aurretik jartzeko abaguneak. Lehen aukeran, Jorge Galanek ez du jakin Madrazoren erdiraketa on bat sarera bidaltzen. Ondoren, Quique Riverok areaz kanpotik gola egiteko saiakera egin du, baina honek ere langaz gaindi bidali du baloia. Hirugarrena eta azkena, Ekhi Senarrentzat izan da. Atzelariak korner baten aldaratzea baliatu du jaurtiketa zorrotz bat egiteko, baina Diego Carrio oso azkar ibili da baloia geratzeko.

Real Unionek minutu onak jokatuko ditu, baina lehen zatiaren azken minutuetan, Getxoko Arenasek hartu du baloiaren jabetza. Baloia Real Unionen zelaian igaro ditu azken bost minutuak eta Leandro aurrelariak, beste behin, 1-0ekoa egiteko aukera izan du. Irazustabarrenaren erantzun bikainarekin lehen 45 minutuak bukatutzat eman ditu norgehiagokako epaileak.

Lehen zatiako bizitasun bezain handia izan du bigarrenak. Hasi eta gutxira, Real Unionek jokaldi bikain bat trentzatuta eguneko lehen gola egin du. Kijerak hutsunean bidali dio baloia Madrazori, honek lurretik erdiratu du eta Jorge Galanek baloia bultzatu du sarera. Kikildu ezean, Getxoko Arenasek golaren ostean erasora jo du eta kornerra baliatuta, Praderak 63.minutuan berdinketaren gola egin du.

Talde bizkaitarra agintzen ari zen unean, atezainaren aurrean geratzekoa zen Kun, baina Ian Urangak jokaldia falta arriskutsu baten bidez jokaldia eten du eta epaileak txartel gorria adierazi dio. Mario Capelete irundarrak jaurti du falta, baina Carriok kornerrera bidali du baloia. Etxeko taldea 25 minutu zelaian bat gehiagorekin aritu den arren, Getxoko Arenas sendo aurkitu da berdegunean eta ez dio kasik Real Unioni abaguneak sortzen utzi.

Hala ere, Real Unionek 2-1ekoa gauzatzeko bi aukera izan ditu neurketa amaieran: 81.minutuan Kunek ez du ondo buruz errematatzen jakin eta baloia kanpora bidali du eta neurketa bukatzeko minutu baten faltan, Gexan Elosegiren ezkerkada indartsuari Carriok, beste behin, erantzun paregabea eman dio. 

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika