HONDARRIBIA HONDOA JOTA
Futbola

HONDARRIBIA HONDOA JOTA

Ez da Hondarribia Futbol Elkartearen denboraldi hoberena, aurrekoan urtean ere sufritu zuten, baina ez dirudi aurreko urteko erreakzioa iritsiko denik.

Larunbatean Hernani Futbol Taldearen zelaia bisitatzen zuten hondarribiarrek, sailkapeneko laugarrena, oso arerio gogorra eta euren maisutasuna hasieratik erakutsi zuten. Lehen zati osoan zehar hernaniarrak norgehiagokako jaun eta jabe izan ziren eta atsedenaldira 3-0ekoarekin iritsi zen. Bigarren zatian ordea, Hondarribiak aldea murriztu zuen penalti baten bidez. Bazirudien beste portaera batekin atera zirela zelaira, baina penaltia sartu eta hiru minututara etxeko taldeak laugarren gola eskuratu zuen, neurketa guztiz itxiz. Bostgarren gola 85.mintuan iritsi zen eta honekin, partiduaren amaiera.

Neurketa honen ondoren, Hondarribia Futbol Elkarteak hirunaka batu beharko du jeitsiera postuak ekiditeko. Esan bezala, 10 puntuko desabantailari aurre egin beharko diote, lortutakoak baino bi puntu gehiago hain zuzen. Norgehiagokaz norgehiakoa batzen joan beharko dira hondarribitarrak eta gainditu beharreko lehen oztopoa Mutriku izango da. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika