Jardunaldi gogorra izan du Leka Eneak
Mahai Tenisa

Jardunaldi gogorra izan du Leka Eneak

Leka Enea elkarteko talde nagusiek aurkari indartsuak izan dituzte aurrean asteburuan. Ezin izan dituzte aurreikuspenak apurtu, eta galdu egin dute. Emakumeen Superdibisioko Leka Enea Cartagenan aritu zen, sailkapeneko lehenaren etxean. 4-1 galdu zuen. Seigarren tokian dago talde irundarra, Europarako txartela ematen duen azken postuan. Hiru jardunaldi ditu lau puntuko abantailari eusteko, eta hurrengo jardunaldia erabakigarria izan daiteke. Zazpigarren den Arteal-Orballo hartuko du Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Denbora izango du norgehiagoka hori tentuz prestatzeko, apirilaren 12an jokatuko baita.

Gizonen Superdibisioan, Leka Eneak DKV Borges hirugarren sailkatua hartu zuen Irunen. Porrot argia jaso zuen, 0-4. Hala ere, Europa mailan jokatzeko txartela galtzeko arriskurik ez dute izango irundarrek azken jardunaldietan. Jaitsiera postuetan dagoen San Sebastian de los Reyes hartuko dute mutilek apirilaren 10ean, Sonia Etxazarretan.

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika