Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
04 Urt, 2019
Zalantza guztiak uxatu ditu Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok, Reocín aurkari zuzena nagusitasunez gaindituta. Hiru gol sartu zizkion larunbatean zelaian, eta hiru puntu sailkapen nagusian. Bosteko aldea dute orain urdinek, atzetik dituzten Reocin eta Abanto taldeekiko. Erdi bidean gelditu da Mariño. Zortzigarren postuan dago, baina aurrekoak ere nahiko urrun ditu. Bost gehiago ditu Añorgak, eta sei gehiago San Ignaciok. Asteburuan atsedena hartuko du Gorka Alavarezen taldeak, eta hurrengoan, Gazte Berriak nafarraren etxean ariko da.
Emaitza onak derbiaren atarian
Ohorezko Erregionaleko derbia izango da asteburuan Hondartza futbol zelaian. Jaitsiera postuetan dagoen Hondarribiak, Real Union Bko bizilagunak hartuko ditu. Azken jardunaldian, berdeek puntu bat eskuratu zuten Antzuolan, azken sailkatuaren etxean (1-1). Filial txuribeltzak 3-2 menderatu zuen Hernani, Stadium Galen.
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...