Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
19 Ots, 2017
LEIOA: ángel, Aldalur, Simón, Arregi, Picón, Undabarrena, Capó, Polanco, Jorge García (Silas 72'), Sota (Córdoba, 81'), Xesc (Sergi, 77').
REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Escoruela (Josu Hernáez, 66'), Ekhi Senar, Sagastibeltza (Azkoiti, 56'), Esnaola, Dani Estrada, Ozkoidi (Arriaga, 76'), Thaylor, Juan Domínguez, Galán.
GOLAK: 1-0: Undabarrena (51'). 2-0: Sergi (90').
EPAILEA: álvaro López Parra. Txartel horiak: Picón, Aldalur (Leioa); Sagastibeltza, Azkoiti, Ekhi Senar (Real Union).
Bolada kezkagarrian murgilduta dabil Real Union. Garaipen bakarra lortu du azken hamaika jardunaldietan. Larunbatean Leioa bigarren sailkatuaren etxean galdu zuen, Sarriena futbol zelaian. Ondo hasi ziren txuribeltzak, eta gol aukera ona eduki zuen Galanek. Nagusitasuna galduz joan ziren, dena den, minutuek aurrera egin ahala. Arriskua sortu zuen Leioak, Jorge Garcíaren eskuin hegaletik, bereziki. Garcíak berak egin zion pasea Undabarrenari, etxekoen lehen golean, 51.minutuan. Abantailak lasaitasun puntu bat eman zion Leioari. Eroso ibili zen kontraerasoan, azken minutuan norgehiagoka erabaki ahal izan zuen arte. Unionek baino bost puntu gehiago ditu, jada, laugarren sailkatuak.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...