03 Ira, 2015
Kontxako sailkapen estropadako helburua bete du Hondarribia Arraun Elkarteak. Ezustekorik gabe, hurrengo bi igandeetan bandera eskuratzeko lehian aritzeko txartela eskuratu du. Urdaibaiko Bou Bizkaia izan da azkarrena erlojuaren kontrakoan, baina segundo berdinean sartu da Ama Guadalupekoa. Igande eguerdian, Kontxako lehen jardunaldian, bigarren txandan ariko da Hondarribia, San Juanekin, Kaikurekin eta Tiranekin batera. Lehenengoan, Urdaibai, Orio, San Pedro eta Donostiarra ariko dira. Bi jardunaldiko estropada da Donostiakoa, eta bietako denborak batu beharko dira. Urdaibaik irabazi zuen Kontxako Bandera joan den urtean. Hondarribiak, aldiz, aurrekoan. Aurten ere, berdeak eta urdinak izango dira hautagai nagusiak.
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...