Kopatik kanpo gelditu da Real Union
Futbola

Kopatik kanpo gelditu da Real Union

Real Unionek ez du Errege Kopan aurrera egingo. Lehen kanporaketan gelditu da kanpoan, iaz bezalaxe. 2.B mailako Albaceteren aurka galdu zuen partida bakarreko lehia, asteazkenean, etxetik kanpo, Carlos Belmonte futbol zelaian. Gaztela-Mantxako taldea nagusi izan zen lehen zatian, eta bi gol sartu zituen 25.minutua bete baino lehen. Bigarrenean hobera egin zuen Unionek, eta desabantaila murriztu zuen Urkizuk, baina berandu samar, 88.minutuan. Txuribeltzek ez zuten norgehiagoka berdintzeko denborarik eduki, eta lehiaketatik kanpo gelditu ziren.

Alain Eizmendi da azken fitxaketa

2016-2017 denboraldirako taldea borobildu du Real Unionek, Alain Eizmendi hegaleko jokalariaren fitxaketarekin. 1990.urtean Beasainen jaioa, Eneko Eizmendi Unioneko jokalari ohiaren anaia bikia da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika