Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
27 Urr, 2015
BIDASOA: Zubiria, Martínez (6), Crowley (6), Portero (2), Beltza, Odriozola (3), Bezbradica (1). Cavero, Vázquez (4), Villar (1), Muiña (2), Mouriño (4), Davidovic (1), Azkue, Dejanovic.
TEUCRO: Amérigo, Piriz (1), Balenciaga (3), David García (4), Carró, Carlos García (7), Dani Hernández (6). Víctor Rodríguez, Rial (1), Iván Fernández (1), Moledo (3), Chapela, Pedreira (3), Samu Gómez, Delgado.
MARKAGAILUA: 3-2, 5-5, 9-6, 11-10, 12-11, 16-15 (atsedenaldia); 18-18, 21-19, 23-20, 26-23, 28-27, 30-29.
EPAILEAK: Carlos Gude eta Juan José Gude.
2015/2016 denboraldian galdu gabe jarraitzen du Bidasoa-Irunek. Errege Kopako bigarren kanporaketan aurrera egin du. Aurkari gogorra izan du oraingoan aurrean: Asobal Ligan zazpigarren postuan dagoen Teucro. Kategorien arteko aldea baztertuta, talde galiziarrari aurre egin dio Bidasoak. Egindako lan itzelari esker, aurkaria kanpoan uzteko gai izan da. Neurketa bizi-bizia izan da, eta emozioari eutsi dio azken segundura arte.
Teucrok bere indarra hasieratik erakutsi nahi izan du. Lehen abantailak lortu ditu, baina Bidasoak aurrea hartu dio 5.minuturako (3-2). Abantaila izan du Bidasoak hortik aurrera, Teucrok irundarren erasoa gelditzeko modua topatu duen arte. Markagailua berdindu dute galiziarrek 22.minutuan, eta Fernando Boleak hutsartea eskatu behar izan du. Erasoak asko landu behar izan ditu etxeko taldeak, baina bi goleko abantaila hartzea lortu du berriro (13-11). Talde galiziarrak aldea murriztu du atsedenaldiaren aurreko jokaldian (16-15).
Azken minutuan erabaki du Bidasoak
Bide berdina jarraitu du bigarren zatiak. Estu-estua izan da, eta azken minutuan erabaki du Bidasoak. Irundarrek markagailuan abantaila izan dute, eta hiru goleko abantaila ere izan dute behin baino gehiagotan. Hala ere, ez dute errenta handitzea lortu, eta berriro lehian sartzeko aukera eman diote Teucrori. 26.minutuan 28-28koa sartu du talde urdinak, zazpi metroko marratik. Hurrengo erasoan, huts egin du Bidasoak, eta abantaila hartu du Teucrok (28-29).
Azken lau minutuetan Kauldi Odriozola eta Markel Beltza kanporatu ditu epaileak, ia elkarren segidan. Beraz, jokalari bat gutxiagorekin egin du Bidasoak eraso erabakigarria. Hutsartea eskatu du Fernando Boleak, jokaldia prestatzeko. 29-29koa zen markagailua, eta 23 segundo falta ziren. Mouriño piboteari baloia emateko lekua topatu dute horiek, eta argentinarrak ez du hutsik egin sei metroko marratik. Teucroren erasoa falta batekin gelditu du Bidasoak, eta azken jaurtiketa egiteko denbora izan dute galiziarrek, denbora amaituta. Baloia kanpora joan da, eta Bidasoak lortu du garaipena. Final zortzirenetan egongo da Irungo taldea.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....