Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
20 Ira, 2015
LA ROCA: Oriol (3), Sánchez (8), Puig (5), Pérez (3), Lluque (2), Gascón, Montserrat, Capdevilla (2), González, Salado, Morales, Gesa, Martínez (1), Altes, Vaquer (4), Galán
BIDASOA: Zubiria, Dejanovic, Cavero (1), Mouriño (2), Vázquez, Martínez (4), Crowley, Beltza, Portero, Azkue (2), Villar (1), Odriozola (3), Bezbradica (8), Davidovic (1), Muiña (7).
MARKAGAILUA: 3-2, 4-2, 7-4, 9-6, 11-7, 14-11 (atsedenaldia); 16-17, 18-22, 20-23, 23-25, 27-27, 28-29.
Bi punturekin alde egin du Bidasoak Bartzelonako La Rocatik. Ozta-ozta izan du arrakasta ihesaldiak, gol bakarreko aldea irudikatu baitu markagailuak amaieran. Aurreko bi partida lasaiek eta bidaia luzeak eragin negatiboa izan dute Bidasoarengan. Ezustean harrapatu du etxeko taldearen gaitasunak. Elkarteen izenak alde batera gelditu dira, eta pistan, La Roca izan da nagusi. Bost goleko abantaila ere lortu du lehen zatian zehar (14-9). Bidasoaren erreakzioa iritsi da orduan, atsedenaldiaren aurretik neurketari eusteko (14-11).
Aldagelako berriketak edo errietak eragina izan du, kontzentrazio eta konfiantza handia erakutsi baititu Fernando Bolearen taldeak. 18-22koa jarri du Bidasoak hamar minutuko tartean. Etxeko taldeak lanean jarraitu du etsi gabe. Amaierarako bost minutu falta zirenean markagailua orekatu du La Rocak. Estu-estua izan da bukaera, baina bi puntu gehiago biltzea lortu du Irungo taldeak. Kauldi Odriozolak sartu du azken gola, eta Asier Zubiriak gelditu du La Rocaren azken jaurtiketa. Hirutik hiru neurketa irabazi ditu Bidasoak.
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...
Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun
Aste gogorra izan du Bidasoa...
Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan
Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...