LARUNBATEAN ORIO BERDEZ JANTZI ZEN
Arrauna

LARUNBATEAN ORIO BERDEZ JANTZI ZEN

Larunbatean sekulako emanaldia eman zuen Ama Guadalupekoa traineruak Orioko uretan, baina igandean Sestaon kale txarrena tokatu zitzaion eta bostgarren egin zuten. Euskotren Ligan, Iker Cortesen arraunlariak azken postua ekiditeko lanetan jarraitzen dute, larunbatean azkenak izan ziren eta igandean hirugarren

Denboraldio honetako bigarren ikurriña eskuratu zuen Go Fit Hondarribiak Orioko uretan. Izugarrizko erakustaldia eman zuten Ama Guadalupekoako arraunlariek eta gainontzeko traineruak baino gehiago izan ziren. Kronometroa 19’42”94ko denboran geratu zuten, Ioseba Amunarrizen gidaritzapean hondarribiko arraunlariak oso eroso arraun egin zuten eta amaierako emaitzan nabaritu zen.

Go Fit Hondarribiaren atzetik Orio iritsi zen, oriotarrak Eusko Label Ligako liderrak dira eta gogo handiak zituzten euren ikurriña etxean geratzeko, baina Hondarribitarrak azkarrago ibili ziren. Santurtziko ‘Sotera’ izan zen larunbateko hirugarren sailkatua eta bigarren txandatik, Donostiarrak egin zuen arratsaldeko laugarren denbora azkarrena.

Lehen lau sailkatuen ondoren, Zierbena eta Urdaibai traineru bizkaitarrak bostgarren eta seigarren postuan bukatu zuten, eta hauen atzetik, Cabo eta Ondarroa izan ziren zazpigarren eta zortzigarren hurrenez hurren. Azkeneko lau sailkatuak Kaiku, San Pedro, Lekittarra eta Astillero izan ziren. Emaitza hauen bitartez, Eusko Label Ligan mantentzeko lehia asko estutu zuten Sanpedrotarrek.

Larunbatean itsaso eremuan izan zen estropada, baina igandean Sestaoko ibaira bidaiatu zuen eta kaleek estropada markatu zuten. Santurtziarrak izan ziren ibaian azkarrenak, ohorezko txandan kalerik onenetik aritu ziren eta ezinhobe baliatu zuten abantaila hori, 19’18’’38ko denbora egin zuten. Bigarren txandatik, Zierbena izan zen eguneko bigarrena eta Orio izan zen hirugarrena. Urdaibai ere bigarren txandatik lau onenen artean sartu zen eta Go Fit Hondarribia ohorezko txandan hirugarren izan zela eguneko bostgarrenak izan ziren.

Hondarribitarren atzetik, Ondarroa izan zen seigarrena Sestaoko estropadan eta Donostiarra eta Cabo zazpigarren eta zortzigarren izan ziren hurrenez hurren. Kaiku izan zen bederatzigarrena euren estropadan eta Astillerok, San Pedro eta Lekittarra azken postuak bete zituzten.

Eusko Label Ligako ekuadorrera iritsita, horrela dago sailkapen nagusia:

 

Orio jaun eta jabe

Euskotren Ligari dagokionez, Oriok beste asteburu bat bi estropadak irabazi dituela. Larunbatean, Arraun Lagunakeri bost segundu atera zizkioten arraunlari bat gutxiagorekin, izan ere, Sandra Piñeiro galiziarrak totela apurtu zuen ziabogan eta ezin izan zuen arraunean jarraitu. Donostiarra izan zen hirugarrena 15 segunduetara eta azken postuan Hondarribia iritsi zen 22 segundu galduz.

Igandean ordea, Iker Cortesen arraunlariek urteko estropadarik onena burutu zuten eta asko hurbildu ziren Orio eta Arraun Lagunaken traineruetara. Azken biak berriro ere lehenak eta bigarrenak izan ziren, baina Hondarribia hirugarren izan zen eta Donostiarra azkena izan zen.

Hondarribia Bertako Igogailuak Euskotren Ligako azken postuan jarraitzen du, baina igandeko estropadak sekulako indarra ematen dio ETE ligako playoffak ekiditeko. Horrela dago sailkapena momentu hauetan:

 

BI JARDUNALDIAK GARAITUZ, ZARAUTZEKO IKURRIÑA HONDARRIBIARA BIDAIATU ZUEN
Arrauna

BI JARDUNALDIAK GARAITUZ, ZARAUTZEKO IKURRIÑA HONDARRIBIARA BIDAIATU ZUEN

Asteburu honetan Zarauzko Estropada preziatuak ospatu ziren Eusko Label Ligako jardunaldi berri batean eta bandera Hondarribiak irabazi zuen. Asteburuko aurpegi ona...

ONDARROAN GARAIPENA ETA ETXEAN BOSTGARREN EGIN ZUEN HONDARRIBIAK
Arrauna

ONDARROAN GARAIPENA ETA ETXEAN BOSTGARREN EGIN ZUEN HONDARRIBIAK

Ama Guadalupekoa trainerua denboraldiko hirugarren ikurriña eskuratu zuen Ondoarroako uretan eta igandean etxean bostgarren bukatu zuten. Euskotren Ligan Orio...

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA HONDARRIBIAN OSPATU ETA HONDARRIBIAN GERATU
Arrauna

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA HONDARRIBIAN OSPATU ETA HONDARRIBIAN GERATU

Klubak mendeurrena ospatzen zuen egunean, Euskal Herriko Traineru Txapelketa Hondarribiako uretan jokatu zen eta Go Fit Hondarribiak bere zalegoaren aurrean...

AITZPEA GONZALEZEK BOSTGARREN BUKATU DU 23 URTEZ AZPIKOEN MUNDIALEAN
Arrauna

AITZPEA GONZALEZEK BOSTGARREN BUKATU DU 23 URTEZ AZPIKOEN MUNDIALEAN

Espainiako selekzioa errepresentatuz aritu da asteburu honetan Santiagotarrak Arraun Elkarteko arraunlaria eta arraun olinpikoko 4- modalitatean bostgarren izan...

ORIOK ERABAKITA UTZI DU EUSKO LABEL LIGA
Arrauna

ORIOK ERABAKITA UTZI DU EUSKO LABEL LIGA

Go Fit Hondarribiak hirugarren eta bostgarren egin zuen Santurtziko eta Getxoko estropadetan. Euskotren Ligan arraunlari hondarribitarrek hirugarren eta laugarren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika