11 Urr, 2015
REAL UNION: Txusta, Urkizu, Azkoiti, Aimar, Ribera, Rodellar, Martins, Ozkoidi, Mujika (Iriarte, 85'), Eizmendi (Barrón, 68'), Galán (Alonso, 70').
AMOREBIETA: Herrera, Garmendia, Ruben Gonzalez, Mendez, Juaristi, Seoane, Jorge García (Orbegozo, 61'), Undabarrena, Ubis, Ibai, Muniozguren (Arriaga, 80').
EPAILEA: Leo Ollo. Txartel horiak: Ribera, Martins (Real Union); Juaristi (Amorebieta).
Denboraldiko lehen berdinketa erdietsi du Real Unionek. Hutsean gelditu da markagailua txuribeltzen eta Amorebietaren arteko lehian. Bizkaitarren hautua argia izan da lehen zatian. Etxeko taldeari utzi diote baloia, eta harresi ordenatua eraiki dute atearen inguruan. Ondorioz, lan handia izan du Unionek pasabideak aurkitzeko. Gol aukerarik onena aurkariaren akats bati esker izan du. Atezainari egindako arauz kanpoko zesioaren ondorioz, area barruan egin du falta jaurtiketa Jorge Galanek. Langaren azpian jarri du hesia Amorebietak, eta baloia urruntzea lortu du.
Beldurra galduta, aurrera egitea erabaki du Zornotzako taldeak bigarren zatian. Garaipenean sinetsi du entrenatzaileak, Orbegozo zelairatu baitu, bi aurrelarirekin jokatzeko. Real Union estutu du Amorebietak, baina erasoei eutsi die etxeko taldeak. Mikel Alonsok arnasa eman dio zelai erdiko lanari, eta arrisku gehiago sortzen hasi da Union azken txanpan. Rodellarren jaurtiketa indartsua izan da azken abagunea. Baina atezainak urrundu du, eta puntuak banatu dituzte azkenean txuribeltzek eta urdinek.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...